KONFEKOOPek bat egin du Euskadiko Enpleguaren aldeko Itun Sozialarekin

KONFEKOOPek bat egin du Idoia Mendia lehendakariordeak sustatu duen Euskadiko Enpleguaren aldeko Itun Sozialarekin. Gure zuzendariak, Iñaki Nublak, ia ehun euskal erakunde eta gizarte, ekonomia eta hezkuntza eragilerekin batera parte hartu zuen Enpleguaren aldeko Itun Sozialaren sinaduran, urtarrilaren 31n. Itun horrek lankidetza sustatu nahi du, erronka ekonomiko handiei aurre egiteko «berdintasun, lehiakortasun eta enpleguaren kalitate handiagoarekin». Sinatzaileek hamar konpromiso hartu dituzte, besteak beste, elkarrizketa sozialaren, etengabeko prestakuntzaren edo etorkinak lan-merkatuan integratzearen aldeko apustua.



Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.