KONFEKOOPek bilerak egin ditu lehendakarigaiekin

Rosa Lavin KONFEKOOPeko presidentea eta Iñaki Nubla gure zuzendaria alderdi politiko nagusienen lehendakarigaiekin bildu dira azken asteetan: Elkarrekin Podemoseko Miren Gorrotxategi, Alderdi Popularreko Javier De Andres, Sumar Mugimenduko Alba Garcia, EH Bilduko Pello Otxandiano, eta EAJ-PNVko Imanol Pradales hautagaiak izan dira bileretan. Euskadiko Alderdi Sozialistaren kasuan, Pau Blasi eta Ekain Rico -PSE-EEko Batzorde Eragileko kideak- izan dira solaskideak.

Batzar hauetan, Euskadiko Kooperatiben Konfederazioko ordezkariek XIII. Legealdirako Agenda Politikoa aurkeztu diete alderdi eta koalizioei. Euskadiko kooperatibismoaren garai berri baterako 10 proposamen, euskal enpresa kooperatiboek eragiten dieten politika publikoak definitzen diren eremu guztietan parte har dezaten aldarrikatzeko.

Deskargatu KONFEKOOPen agenda politikoa hemen