Iñaki Nubla Otaolak, bere izenean eta Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa-KONFEKOOPeren ordezkaritzan, berariazko konpromisoa hartu du, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna babesteko lan-baldintzen, antolamenduaren eta barne-funtzionamenduaren alorretan, bai eta zerbitzuak ematean eta inguruko beste erakunde batzuekiko harremanetan ere.
KONFEKOOPek agintzen du espazio segurua izango dela eta emakumeak eta gizonak errespetatuko dituen lan-giroa sortuko duela.
Ez da inolako indarkeriarik onartuko, ezta adierazpen sexistarik ere, eta gogor zigortuko dira sexu-jazarpena eta sexuagatiko jazarpena dakarten portaerak.
Eta, jasota gera dadin, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko agiri hau sinatu du Gasteizen, 2020ko abenduaren 17an.
Iñaki Nubla Otaola. KONFEKOOPeko zuzendaria