Kooperatibismoaren inguruko gaietan lagundu eta aholku emango dizugu.
- Gaitasun komertzialen inguruan aholkatzeko eta laguntzeko programa kooperatiba txikientzat
- 2022 Kooperatibetan Kudeaketa-Tresnak ezartzen laguntzeko Programa
- Kooperatiban berdintasun-plana ezartzeko programa
- BATERATZEN programa. Pertsonak kooperatibaren beharrizan estrategikoekin lerrokatzen
- Euskadiko aholkularitza-enpresei laguntzeko kanpaina
- Europako Interreg Sudoe programa: AGROSMARTglobal
Laguntzen zaitugu eta behar duzun guztian aholkatzen dizugu!
Programak eta proiektuak
Gaitasun komertzialen inguruan aholkatzeko eta laguntzeko programa kooperatiba txikientzat
Kooperatiba txikia eta, gainera, berria bazara, lan komertziala lehentasunezkoa da salmentak eta errentagarritasuna lortzeko gaur egungo merkatu lehiakorrean. KONFEKOOPen gaitasun komertzialen inguruan aholkatzeko eta laguntzeko programa bat garatu dugu kooperatiba txikientzat.
Europako Interreg Sudoe programa: AGROSMARTglobal
Nekazaritzako eta Elikagaien Sektoreko Kooperatiben Arloko Taldeak AGROSMARTglobal Europako proiektua garatzen jarraitzen du. Proiektu horren helburua da Europako hego-mendebaldeko nekazaritzako elikagaien kooperatiben arteko konexioa, interakzioa eta lehiakortasuna hobetzeko gunea sendotzea. Hori guztia laguntza-prozesu, -tresna eta -zerbitzu aurreratuak garatuz nazioartean posizionamendu, sustapen eta hedapen adimentsua lortzeko, enpresen arteko lankidetzaren alde egiten duten marketin digitaleko estrategiak erabiliz.
2022 Kooperatibetan KUDEAKETA-TRESNAK ezartzen laguntzeko Programa
Planifikazio-agertokiak erakusteko aukera ematen duen tresna pertsonalizatua da, erabakiak hartzen laguntzeko.
BATERATZEN programa. Pertsonak kooperatibaren beharrizan estrategikoekin lerrokatzen
Programa horrek kooperatibei laguntzea du helburu, pertsonen potentziala «askatu» eta enpresen erronka estrategikoekin lerrokatzeko, enpresa lehiakorragoak eta iraunkorragoak lortzeko helburuz.
Kooperatiban berdintasun-plana ezartzeko programa
Kooperatibismoaren ezaugarri historikoetako bat berdintasunaren sustapena da, gure DNAn daramagu. 50 langile baino gutxiagoko kooperatiba bazara, eta emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunaren arloan aurrera egin nahi baduzu, kooperatiban berdintasun-plana ezartzeko aholkua emango dizugu. Hauek dira programaren helburuak:
Euskadiko aholkularitza-enpresei laguntzeko kanpaina
KONFEKOOPek araudi berriei eta kooperatibetan ezartzeko arauei buruzko informazioa ematen die aholkularitza-enpresei.