Pribatasun Politika

  PRIBATUTASUN-POLITIKA

Gure entitatean egokitu egin ditugu protokolo eta pribatutasun-politikak Datuak Babesteko 679/2016 Europako Erregelamendura (DBEO) eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikora, tratatzen ditugun datuen segurtasunak eta babesak kezkatu egiten baikaitu.

1.- NOR DA DATUEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNA?

EUSKADIKO KOOPERATIBEN KONFEDERAZIOA -KONFEKOOP- CONFEDERACIÓN DE COOPERATIVAS DE EUSKADI (aurrerantzean KONFEKOOP) da zure datuen tratamendu zuzenaren arduraduna. Helbidea: PUERTO DE URKIOLA KALEA, 1, 01013 GASTEIZ (ARABA). Helbide elektroniko honen bidez kontsulta dezakezu zure datuen tratamenduari buruz: konfekoop@konfekoop.coop.

2.- ZERTARAKO ERABILTZEN DITUGU ZURE DATUAK?

Interesdunek harremanetarako inprimakien bidez ematen diguten informazioa tratatzen dugu KONFEKOOPen. Hauek dira inprimakiok:  «orokorra» eta  «Kontseilu Errektorearekin harremanetan jartzeko inprimakia». Tratamenduaren helburuak:

  • Erabiltzailearekin harpidetzen ditugun prestazioak eta zerbitzuak betetzea.
  • Egiten zaizkigun zerbitzu-eskaerak tramitatzea eta kudeatzea.
  • Harremanetarako datu pertsonalak biltzea, eskatutako zerbitzua emateko.
  • Kontseilu Errektoreak erabiltzaileei erantzutea.

 3.- ZEIN DA DATUEN TRATAMENDURAKO LEGE-OINARRIA?

Baimenaren bidez eman dizkiguzun datuak erabiltzea beharrezkoa da erabiltzaileekiko harremanak behar bezala kudeatzeko eta legezko betebeharrak betetzeko.

Interes legitimoan erabiltzeko bildu ditugu KONFEKOOPen webgunean agertzen diren irudiak: alde batetik, erabiltzaile gisa onura atera dezazun, eta, bestetik, eskaintzen ditugun zerbitzuak ezagutarazteko.

Edozein unetan adieraz dezakezu zure datuak erabiltzearen aurka zaudela, eta, beraz, datuokin egindako edozein kudeaketa-mota ondoriorik gabe utz dezakezu. Datuak blokeatuta geratuko dira legez aurreikusitako denboran soilik. Hala ere, datuen tratamendua baimendu ezean, ezinezkoa izango da zerbitzurik ematea.

4.- DATUAK JAKINARAZTEA

Hasiera betean ez dugu daturik lagako, salbu eta legeak hala agintzen badu.

Hala ere, datuak partekatuko ditugu laguntzen diguten edo euskarria ematen diguten zerbitzu-emaileekin, bai eta gurekin akordioak sinatu dituzten kanpoko laguntzaileekin ere, haiekin datuak babesteko tratamendu-eragilearen kontratuak sinatu baititugu.

5.- DATUAK GORDETZEA

Zure datuak gordeko ditugu haiek jasotzeko helburua betetzeko behar den denboran, kontratu-harremana dugun bitartean, gordetzera behartzen duen legezko betekizuna dagoen bitartean edo zure datuak tratatu ezin izatea eragiten duten eskubideetako bat ere erabiltzen ez duzun bitartean.

6.- NOLA ERABIL DITZAKET NIRE ESKUBIDEAK?

Eskubideen titularra zaren aldetik, zure datuen kontrola duzu eta, beraz, edozein unetan erabil ditzakezu zure eskubideak, mezu elektroniko bat bidaliz.

 Honako eskubide hauek erabil ditzakezu:

  • Ikustea – Entitateak tratatzen dituen datu pertsonalak kontsultatu ahal izango dituzu.
  • Zuzentzea – Zure datu pertsonalak zuzendu ahal izango dituzu, okerrak badira.
  • Ezabatzea – Zure datu pertsonalak ezabatzeko eskatu ahal izango duzu.
  • Aurkaratzea – Zure datu pertsonaletakoren bat ez tratatzeko eskatu ahal izango duzu.
  • Tratamendua mugatzea – Zure datu pertsonalen tratamendua mugatzeko eskatu ahal izango duzu egoera jakin batzuetan.
  • Eramatea – Eman dizkiguzun edo zurekin dugun kontratu-harremanaren bidez bildu ditugun datu pertsonalak jaso eta beste entitate batera eraman ahal izango dituzu.

Erabiltzaileei jakinarazten zaie emandako baimena edozein unetan errebokatzeko eskubidea dutela, baina horrek ez du eraginik izango lehenago emandako baimenean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunean.

Era berean, interesdunei jakinarazten zaie erreklamazio bat aurkez dezaketela Datuak Babesteko Agintaritza eskudunean, batez ere euren eskubideak erabiltzean gogobetetasuna lortu ez dutenean.

Zure eskubideak erabiltzeko, eskaerarekin batera NANaren kopia bat edo zure nortasuna egiaztatzen duen agiri baliokide bat aurkeztu behar duzu.