Lege Oharra

LEGE-INFORMAZIOA.

Erabiltzaileak webgune honetan sartzeko eta hori erabiltzeko ezagutu behar dituen baldintzen berri ematen dugu atal honetan, 34/2002 Legeak, Informazio Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzkoak, aurreikusitako ondoreetarako. 

  • Titularra: EUSKADIKO KOOPERATIBEN KONFEDERAZIOA –KONFEKOOP- CONFEDERACIÓN DE COOPERATIVAS DE EUSKADI (aurrerantzean KONFEKOOP).
  • IFK: G01414028
  • Egoitza soziala: PUERTO DE URKIOLA, 1, 01013 GASTEIZ (ARABA)
  • Helbide elektronikoa: Konfekoop@konfekoop.coop
  • Telefonoa: 945122050
  • Erregistro-datuak. Euskadiko Kooperatiben Erregistroa, 10. I folioa, 17. idazpena.

WEBGUNEAN SARTZEKO BALDINTZAK

Web-orri hau erabiltzeak erabiltzaile-izaera ematen dio hori egiten duenari, eta berekin dakar lege-ohar honetan jasotako baldintza guztiak onartzea. Erabiltzaileak webgune honetan sartzen den bakoitzean irakurri beharko ditu baldintza hauek, aurrerantzean aldatu egin baitaitezke. Web-orri honetako alderdi batzuk, beren espezialitateagatik, lege-ohar hau ordeztu, osatu edo alda dezaketen baldintza edo arau berezien mende egon daitezke; beraz, baldintza edo arau horiek ere onartu behar ditu web-orria erabiltzen edo eskuratzen duen erabiltzaileak.

WEB-ORRIA ETA EDUKIAK ZUZEN ERABILTZEKO BETEBEHARRA

KONFEKOOPenak edo hirugarrenenak dira webgune honetako eduki guztiak (testuak, argazkiak, grafikoak, irudiak, teknologia, softwarea, estekak, ikus-entzunezko edo soinuzko edukiak, diseinu grafikoa, iturburu-kodea eta abar), markak eta gainerako bereizgarriak. Beraz, erabiltzaileak ez du horien gaineko inolako eskubiderik webgune hau erabiltzeagatik.

Erabiltzaileak ezin ditu hauek egin: a) webgune honetako edukiak erreproduzitu, kopiatu, banatu, hirugarrenen eskura jarri, jendaurrean ezagutarazi, eraldatu edo aldatu, salbu eta legean aurreikusitako kasuetan edo eskubide horien jabeak edo titularrak berariaz baimendutako kasuetan; b) webgune honetan dauden softwarea, irudiak, bideoak edo datu-baseak erabilera pribaturako erreproduzitu edo kopiatu, ez eta jendaurrean ezagutarazi edo hirugarrenen eskura jarri ere, horretarako erreproduzitu behar baditu; c) webgune hau osatzen duten edukiak atera edo berrerabili.

Webgune honetarako estekak bere web-orrian jarri nahi dituen erabiltzaileak honako baldintza hauek bete beharko ditu:

  • a) Esteka home page-arekin soilik lotuko du, eta ezin izango du inola ere erreproduzitu.
  • b) Ezin izango da ezarri webgunea inguratzen duen framerik edo markorik, ez eta Interneteko beste helbide batzuen bidez edo webgune honetatik kanpoko edukiekin batera ikusteko aukera ematen duenik ere, baldin eta zerbitzuaren jatorriaren edo edukiaren inguruan errorea edo nahasmendua sortzen badu erabiltzaileengan, konparazio edo imitazio desleiala egiten badu, KONFEKOOPen izen ona, marka eta ospea aprobetxatzeko balio badu edo legeak debekatzen duen beste edozein modutan egiten bada.
  • c) Esteka jarri den orrialdetik ezin izango da inolako adierazpen faltsurik edo zehaztugaberik egin entitateari buruz edo haren produktu eta zerbitzuen kalitateari buruz.
  • d) Bidaltzaileak ezin izango du entitatearen marka edo bestelako bereizgarririk erabili bere web-orriaren barruan, salbu eta legeak baimentzen dituen edo webgunearen titularrak berariaz baimentzen dituen kasuetan.
  • e) Esteka jarri den web-orriak indarreko legedia bete beharko du, eta ezin izango ditu eduki ez-zilegi, kaltegarri eta moralaren eta ohitura onen kontrakoak jaso, ez eta horrelako edukiekin lotu ere, baldin eta KONFEKOOPek ideia, adierazpen edo jarduketa horiek babesten dituen ideia faltsua sortzen badute edo sorraraz badezakete, edo desegokiak badira entitateak garatzen duen jarduerari dagokionez, esteka jarri den webguneko edukiak eta gai orokorrak kontuan hartuta.

ERABILTZAILEAREN ERANTZUKIZUNA

KONFEKOOPek ez du kontrolatuko webgune honetan programa gaiztorik edo beste edozein elementu informatiko kaltegarririk dagoen. Erabiltzaileari dagokio elementu horiek detektatzeko eta desinfektatzeko tresna egokiak izatea. Horren arabera, webgunearen titularrak ez du bere gain hartuko webgune honetara sartzean ekipo informatikoei eragindako kalteen erantzukizuna. Era berean, ez da erabiltzaileei eragindako kalteen erantzule izango, kalte horien jatorria webgune honen zerbitzua eteten duten telekomunikazio-sareetako hutsegiteak edo deskonexioak badira.

KONFEKOOP edo hirugarrenak (legezko lizentziadunak badira) dira web-orriko eduki guztien titular esklusiboak, hau da, adierazpen ez-mugatzaile gisa, testu, dokumentu, argazki, marrazki, irudi, ikono, irudikapen grafiko, ikus-entzunezko edo soinuzko eduki, diseinu grafiko eta iturburu-kode, marka, izen komertzial eta bestelako bereizgarri guztienak, eta Jabetza Industrialeko eta Intelektualeko Legeek babesten dituzte horiek.

Erabiltzaileak web-orriko edukietara sartzeak ez die inolako eskubiderik eta titularitaterik ematen horien gainean.

Guztiz debekatuta dago atal honetan aipatutako webguneko informazioa edo elementuak ustiatzea, erreproduzitzea, banatzea, aldatzea, jendaurrean ezagutaraztea, lagatzea edo eraldatzea, bai eta beste edozein modutan zabaltzea ere, aldez aurretik eta berariaz baimendu gabeko edozein euskarri eta bitartekoren bidez. Web-orri honen edukia erabiltzailearen terminalean deskargatu ahal izango da soilik, erabilera pribaturako bada eta inolako helburu komertzialik ez badu.

Aipatutako eskubideetako edozein hausteak baldintza hauek eta/edo Jabetza Industrialari eta Intelektualari buruzko legeak urratzea ekar dezake.  KONFEKOOPek aukera izango du webgune honen jabetza intelektualaren eta/edo industrialaren eskubideak, informazioa edo edukiak urratzen dituzten erabiltzaileen aurka dagozkion legezko akzioak erabiltzeko.

 

ENTITATEAREN ERANTZUKIZUNAK

Webgune honek erabiltzaileari Interneteko beste orri batzuetara sartzeko aukera ematen dioten estekak izan ditzake. Kasu horietan, KONFEKOOP izango da esteken bidez emandako edukien eta zerbitzuen arduraduna, baldin eta haien ez-zilegitasuna ezagutzen badu eta arretaz desaktibatu ez baditu. Erabiltzaileak uste badu eduki ez-zilegiak edo desegokiak dituen esteka bat dagoela, horren berri eman ahal izango digu, baina horrek ez du esan nahi esteka hori nahitaez kendu behar denik. Webgunearen titularrak ez ditu beti ezagutzen esteken edukiak eta zerbitzuak, eta, beraz, ez du erantzukizunik hartuko haien kalitaterik ezak, deseguneratzeak, erabilezintasunak, akatsak, erabilgarritasunik ezak edo legezkotasunik ezak eragindako kalteengatik, ez eta horien bidez egindako adierazpen edo emandako eduki edo zerbitzuengatik ere, salbu eta zerbitzu horiek ematearen zuzeneko erantzukizuna badu.

Erabiltzaileak webgune hau behar bezala erabiltzeko konpromisoa hartzen du, legearekin, lege-ohar honekin eta, hala badagokio, aplikagarriak izan daitezkeen gainerako baldintza, erregelamendu eta jarraibideekin bat etorriz. Erabiltzaileak KONFEKOOPen eta hirugarrenen aurrean erantzungo du betebehar horiek ez betetzeagatik sor daitekeen edozein kalte-galeraren aurrean.

LEGERIA APLIKAGARRIA

Lege-ohar hau Espainiako legeak arautzen du alderdi guzti-guztietan.

Webgune honen zerbitzua eta erabilera-baldintzak Espainiako legearen arabera arautzen dira.