Irakaskuntza

Nor gara?

Irakaskuntza kooperatibak erakundea titulartasun kooperatiboa duten euskal hezkuntza zentroen erakunde ordezkari da.  2007ko martxoaren 7an sortu zen. Gaur egun, 89 Irakaskuntza Kooperatiba biltzen ditu,  74.414 ikasle , eta 7.051 langile.

Helburuak

Helburuen artean, hauek ditu:

> Irakaskuntza Kooperatiben interesak babestea.

> Irakaskuntza Kooperatiben parte-hartze dinamika sustatu beren gai zehatzei dagokienez, baita KONFEKOOPeko orokorrei dagokienez ere.

> KONFEKOOPen politika orokorraren diseinuan eta garapenean lankidetzan jardutea.

> Irakaskuntza Kooperatiben garapenean laguntzea.

Federatuak dauden kooperatiben kopurua 89 da. Horrela dago banatuta Lurralde Historiko desberdinetan:

ARABA: 13 / GIPUZKOA: 38 / BIZKAIA: 38

> KOOPERATIBA FEDERATUEN ZERRENDA IKUSI IRAKASKUNTZA ALORREAN

KONFEKOOPen federatutako kooperatiba hauek entitate desberdinetan lotzen dira:

 

 

EUSKALTEGIAK

Euskaltegion jarduera nagusia helduen euskalduntzea eta alfabetatzea da. Euskararen ezagutzaren unibertsalizazioa erdiesteko, derrigorrezko hezkuntzaren erreleboa hartzen dugu eta 16 urtetik gorako herritarren euskalduntzeaz arduratzen gara. Batez beste, urtero 35.000 ikasle aritzen dira 102 euskaltegi homologatuk eta 1.400 langilek osatutako sarean.

Euskaltegion eskaintza gizartearen beharretara egokitzen dugu etengabean, modulazio ezberdineko ikastaroak (astean 4-10 ordukoak, trinkoak, udakoak) eta online eskaintza zabala eskainiz. HABEk argitaraturiko HEOC Curriculumean oinarritzen ditugu gure ikastaroak eta bertan jasotako gaitasun mailei (A1, A2, B1, B2, C1 eta C2 mailei) dagozkien azterketa ofizialak bideratzen ditugu, HABErekin elkarlanean.

Horretaz gain, gizarteren euskalduntze prozesuaren beste esparru batzuetan ere lan egiten dugu; besteak beste:

  • > Administrazioaren Hizkuntza Normalizazio Planen garapena: IVAP, IRALE, Osakidetza, Ertzaintza, Justizia,…
  • > Herri Administrazioaren menpeko enpresa publikoetako Euskara Planak eta euskalduntze zerbitzuak.
  • > Xede berezietako taldeak: gurasoak, merkatariak, ostalariak, etorkinak,…
  • > Enpresa pribatuetako Euskara Planak bideratu, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin batera.

Euskararen ezagutzaren eskutik erabilera etorri behar du eta eginkizun horretara ere lotzen gara euskaltegiok, gizartearen gainontzeko eragileekiko osagarritasun printzipioan oinarrituta. Euskararen erabilera ohiturak sustatzen ditugu, euskaltegietan ikasitakoa eguneroko bizimoduan erabilia izan dadin (Euskaraldia, Mintzalagun…).

0

Gurasoen kooperatibak

0

Lan elkartuen kooperatibak

0

Kooperatiba integralak

Batzorde Sektorialak

Koordinatzailea: Patxi X. Olabarria Furundarena Urretxu Zumarraga Ikastola Urretxu (Gipuzkoa)
Fernando Aberasturi Lauzurika Pedagógica San Prudencio Vitoria-Gasteiz (Araba)
Aitor Pérez de San Román Fernandez de Larrinoa Urkide Ikastetxea, S. Coop. Vitoria-Gasteiz (Araba)
Andone Ruiz Uranga Bihotz Gaztea Ikastola Santurtzi (Bizkaia)
Itxaso Ugarte Ozaeta Arisketa Ikastola Amurrio (Araba)
Monika Gutierrez Cardero Coop. de Enseñanza de Barakaldo Barakaldo (Bizkaia)
Aitor Pagalday Muñoz Lauatxeta Ikastola Amorebieta (Bizkaia)
Nagore Ipiña Larrañaga Mondragon Unibertsitatea Arrasate (Gipuzkoa)
Idurre Maortua Aiaztzaguena Ibaizabal Ikastola Durango (Bizkaia)