KONFEKOOPeko Nekazaritza eta Elikadura Arloko Taldeak beste erakunde batzuekin, Administrazioarekin eta Gizartearekin lan egiten du, bere kideak ordezkatzeko eta sustatzeko eta horiei laguntza emateko, baita Euskadiko nekazaritza- eta elikadura-arloko kooperatibismoaren topaleku izateko ere.
Horretarako, 30 urte baino gehiago dira nekazaritza- eta elikadura-kooperatibismoaren arloko zenbait interes-talderekin harremanak izaten hasi zela, eta Euskadiko nekazaritza- eta elikadura-kooperatiben sarea sendotzeko, hazteko eta indartzeko behar eta aukerak ezagutzera ematen hasi zela.
Nekazaritza- eta elikadura-kooperatibak honako hauetaz balia daitezke:
> Ordezkaritza instituzionaleko kanal aktiboak autonomia-erkidegoan, estatuan eta Europan.
> Prestakuntza-, informazio- eta sustapen-jarduerak, kooperatiben lehiakortasuna hobetzera bideratuak, kooperatibismoa eta lankidetza sustatuz.
> Kooperatibak garatzen laguntzeko Zerbitzu juridikoa, indarrean dauden lege-eskakizunak zehatz-mehatz betez, batez ere sozietatearen formulazioari eta nekazaritzako elikagaien alderdiei dagokienez.
> Laneko Arriskuen Prebentzioko Zerbitzu Mankomunatua, kooperatibetako jarduera eta hierarkia-maila guztietan laneko segurtasuna eta osasuna sustatzea xede duena. Horretarako, aholkuak eman eta ekintzak sustatzen ditu, ingurune seguru eta osasungarrian lan-baldintzak ezartzeko eta mantentzeko.
> Aholkularitza Zerbitzua, kooperatiben lehiakortasunari laguntzera bideratua, arlo hauetan aholkularitza emateko: lankidetza-arloan, kudeaketa-sistema eta -tresnen ezarpenean eta jarraipenean, plangintza estrategikoan eta urteko plangintzan, giza baliabideetan, azterlanetan, elikagaien segurtasunean, eta kalitate-, ingurumen- eta energia-arloetan.