Nor gara?

AURREKARIAK

Euskadi harro egon daiteke munduan berdingabea eta erreferentea den enpresa-eredua duelako, kooperatibismoa Demokrazia, ekitatea, elkarlaguntza, erantzukizuna, elkartasuna eta berdintasuna oinarri dituen eredua.
Euskal kooperatibismoak 150 urte bete ditu. Historia horren barruan, oso garrantzitsuak dira asoziazionismoa eta Kooperatiba Mugimenduaren ordezkaritza, 30 urte baino gehiago bete baitituzte.

Enpresa kooperatiboen lehenengo federazio sektorialak 80ko hamarkadaren amaieran sortu ziren.

1996an sortu zen KONFEKOOP Euskadiko Kooperatibak erakundeen aurrean ordezkatzeko.

Urte askoan, enpresa kooperatiboen hainbat federaziok eta elkartek osatu dute. Pixkanaka-pixkanaka kooperatibismoa integratzen hasi zen, lehenik eta behin Erkiden, harik eta 2020an Euskadiko kooperatibismo guztia KONFEKOOPen elkartu zen arte.

Konfekoop Gaur Egun

  • Irakaskuntzako 89 kooperatiba
  • Kontsumoko 13 kooperatiba
  • Nekazaritzako eta elikagaien arloko 72 kooperatiba
  • Lan elkartuko 1.209 kooperatiba
  • Garraioko 7 kooperatiba
  • Kreditu-kooperatiba bat

0

Kooperatiba

0

Emplegua

0

milloi Baskide

0

milloi Fakturazioarena

Euskadiko kooperatibek zure mundua eraldatzen jarrai dezaten egiten dute lan.

Gure Baloreak

– Kooperatibak orientatzea
– Parte hartzea
– Autoexijentzia
– Elkar-lankidetza
– Elkartasuna

Zutabeak eta Ardatz Estrategikoak

3 zutabe: Komunikazioa /Hurbiltasuna/ Irekitasuna

Ardatz estrategikoak:

– Ordezkaritza eta eragina handitzea eta finkatzea
– Elkar-lankidetza biderkatzea
– Kooperatibismo gehiago eta hobea babestea
– Kudeaketan arinak eta hurbilak izatea

Konpromisoa GJHekin

2015eko irailean, Nazio Batuetako estatu kideek Garapen Jasangarrirako 17 Helburuak (aurrerantzean GJH) sartu zituzten Garapen Jasangarrirako 2030 Agendaren barruan.

Helburu horik honako hauek lortzeko diseinatuta daude, besteak beste: pobrezia amaitzea, desberdintasunaren eta injustiziaren aurka borrokatzea eta klima-aldaketari aurre egitea.

Kooperatibek, beren izaeragatik, funtsezko zeregina dute Nazio Batuen 2030 Agendan. Izan ere, berezkoa dute parte-hartzea, ekitatea, arriskuen eta baliabideen kudeaketa partekatua, informazioa eta ezagutza sustatzen dituen antolaketa-ereduaren aldeko apustua. Garapen jasangarria eta bizi-baldintzen hobekuntza berdintasunean lortzen laguntzen du horrek.

KONFEKOOP ziur dago kooperatibek estrategia sendoagoak garatuko dituztela GJHen bidez. GJHak enpresa planetan txertatzeak bultzatu egiten du arriskuak eta aukera materialak eta kostuak identifikatzea eta kudeatzea, merkatu berriak sortzea eta haietara iristea, eta negozio-ereduak berritzea, eraginkorrago bihurtuz. Horrela, erakunde kooperatiboak bat etorriko dira beren langileekin, bezeroekin, hornitzaileekin, inbertitzaileekin eta komunitatearekin, estrategiari eta itxaropenei dagokienez.

Gaur egun, KONFEKOOPhainbat esparrutan ari da lanean. Honako hauek nabarmentzen dira:

Genero-berdintasuna lortzea eta emakume nahiz neskato guztiak ahalduntzea.

KONFEKOOPen uste dugu emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna garapen ekonomiko jasangarrirako eta gizarte osoaren ongizaterako oinarria dela Hori dela eta, beharrezkoa da pertsonak ardatz dituzten eredu ekonomikoak indartzea, esaterako kooperatiba-eredua, berdintasunezko gizarterantz aurrera egiteko aukera ematen baitute.

KONFEKOOPen berdintasunarekin konprometituta gaude eta generoan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta kasu horietan jarduteko prozedura bat dugu.

Hala ere, badakigu oraindik asko dagoela egiteko. Eta berdintasunaren aldeko lan honetan hainbat tresna erabiltzen ditugu, hala nola:

  • – Kooperatibentzako Berdintasun Programa. Programa horrekin, Hezi2de kooperatiba espezializatuaren bidez, plantillan 50 langile baino gutxiago dituzten kooperatibei laguntzen diegu, emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko diagnostikoa borondatez egiten eta Berdintasun Plana prestatzen eta ezartzen.
  • – Kooperatiben eskura dago indarkeria sexistaren aurkako protokoloa prestatzeko gida.

Enpresa kooperatiboen artean berdintasun-planak bultzatzea, lana eta bizitza pertsonala uztartzeko ekimenak sustatzea eta jardunbide egokiak zabaltzea dira, besteak beste, lantzen jarraituko dugun beste esparru batzuk.

KONFEKOOPen eginkizun nagusien artean, honako hauek daude puntu horren barruan: KONFEKOOPelkartearen eta ELKAR-LAN S. Coop. sozietatearen bidez kooperatiba berriak sortzen laguntzea;ikastetxeetan kooperatiba-eredua sustatzea; kooperatibetan lan-praktikak sustatzea eta babestea; Osalaneko kontseiluan parte hartzea; Euskadi Preben Euskadiko elikaduraren eta egurraren balio-katean laneko segurtasuna eta osasuna babestea; hainbat erakundetan parte hartzea, hala nola, Elkargi SGR, Hazibide SL, SEED Capital SL, eta Hazilur erakundeetan, eta Laboral Kutxarekin hitzarmena izatea. hainbat erakundetan parte hartzea, hala nola, Elkargi SGR, Hazibide SL, SEED Capital SL, eta Hazilur erakundeetan, etaLaboral Kutxarekin hitzarmena izatea.

Ezagutzak, espezializazioa, teknologia eta finantza-baliabideak mobilizatzea eta trukatzea, Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzen laguntzeko herrialde guztietan, batez ere garapen-bidean dauden herrialdeetan.

Horregatik, KONFEKOOPekordezkaritza eta elkarrizketa ditu hainbat erakunde publiko-pribatutan, kooperatiben eginkizuna ordezkatzeko eta defendatzeko.

Hona hemen KONFEKOOPek GJHen inguruan egindako jarduera batzuk:

– 2030 Agendaren erronkaren aurrean kooperatibek duten zeregina zabaltzeko jardunaldia. 2020/11/11. 11/11/2020

– Gizarte Erantzukizuneko Araba Foroaren biltzarra 2030 Agendari buruz.

– Garapen Jasangarriaren aldeko Arabako Aliantzako taldeetan parte hartzea.

• KOOPDS Euskadi tresna diseinatzea, Munduko Landagunearekin batera. Lehen fasea. Helburua da KONFEKOOPenautodiagnostikorako tresna bat sortzea, erabilerraza eta kooperatiba bazkide bakoitzak Garapen Jasangarriko 17 Helburuei egiten dien ekarpen espezifikoa ebaluatzeko aukera emango duena.