Batzar orokorra

Batzar Nagusia kooperatiba elkartuen bilera da, bere eskumeneko gaiei buruz eztabaidatzeko eta erabakiak hartzeko eratua.

Konfederazioaren gai sozialak Batzarrean eztabaidatzen dira, eta honako erabaki hauek hartzea dagokio:

  • a) Kontseilu Errektoreko, Errekurtso Batzordeko eta Zaintza Batzordeko kideak izendatzea eta kargutik kentzea, boto sekretuaren bidez.
  • b) Kudeaketa soziala zentsuratzea, eta urteko kontuak eta haien xede ekonomikoa onartzea.
  • c) Aurrekontuak onartzea eta Konfederazioaren sarrera-kuota eta/edo aldizkako kuota ekonomikoak erabakitzea eta eguneratzea.
  • d) Obligazioak jaulkitzea.
  • e) Bare Erregelamendua onartzea eta aldatzea.
  • f) Beste kooperatiba- eta elkarte-egitura batzuei atxikitzeko edo haietatik bereizteko erabakia hartzea.
  • g) Kontseilu Errektoreko, Errekurtso Batzordeko eta Zaintza Batzordeko kideen aurrean erantzukizun-ekintza erabiltzea.
  • h) Estatutu Sozialak aldatzeko erabakia hartzea.
  • i) Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legeak esklusiboki esleitzen dizkionak.

KONFEKOOP – Euskadiko Kooperatiben Konfederazioaren lehen Batzar Nagusia 2020ko urriaren 14an egin zen.

GUREKIN HITZ EGIN!

Hauek gara gu! Gure lan taldea. Gurekin hitz egin nahi baduzu, bada garaia …