TEAMIT+ proiektua: Erronkak ekintzailetza jasangarrirako aukera bihurtzen Europar Batasunean

Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUPeko) taldeak, TEAMIT+ proiektukoak, arrakastaz amaitu du hasierako lurralde-azterketa, KONFEKOOPen eta beste erakunde bazkide batzuen laguntzarekin. Azterketa erabakigarria izan da TEAMIT+ proiektuko eskualdeetako erronka sozial eta ekonomikoetarako konponbideak bilatzeko.

Lurralde-azterketa: tokiko errealitateak ulertzen
Azterketak hauek jorratu zituen Euskadin, Akitanian, Nafarroan, Finlandian eta Mazedonia Mendebaldean: aberastasun-desberdintasunak, gazteen langabezia-tasak, hezkuntza-sistemak eta berrikuntza-gaitasunak. Berrikuntza-dinamikak aukera-arrago gisa aurkezten dira, lurraldeen arteko lankidetza eta berrikuntza sustatuz.

Ekintzailetza kolektiboa: erronkei erantzunez
Krisi ekonomikoei eta enpleguaren arloko erronkei aurre egiteko, tokiko estrategiak bultzatu dira, eta, ildo horretan, azpimarratzekoa da kultura anitzeko ekintzailetza kolektiboaren berebiziko garrantzia. Ikuspegi horrek, kezka ekonomikoei heltzeaz gain, autoenplegua sustatzen du, balio handiko bide gisa.

Klima-aldaketa: lehentasun globala
Klima-aldaketa kezka nagusitzat hartzen da eskualdeetako batean; irtenbide jasangarriak bilatu behar direla adierazten dute handik. TEAMIT+ proiektuak kezka horiei heltzeko konpromisoa hartzen du, eta, horretarako, enpresa-ekosistema inklusiboak eta askotarikoak sortzen ahaleginduko da.

TEAMIT+ proiektua: enpresa-etorkizun jasangarri baterako heziketa
TEAMIT+ proiektuak heziketa-bidaia berritzaile bati ekin dio, «sortzen ikastea» azpimarratzen duen metodologia pedagogiko berdingabea aplikatuta. Ikuspegi iraultzaile horrek trebetasun berde, digital eta erresilientziakoak emango dizkie lanbide-heziketako eta goi-mailako hezkuntzako ikasleei, ekonomia jasangarriago baterako trantsizioa gidatzeko prest egon daitezen.

Aldaketarako indarrak batuz: parte-hartzaileak eta helburuak
TEAMIT+ proiektuak indarrak batzen ditu 10 bazkiderekin —besteak beste, goi-mailako hezkuntzako ordezkariak, bikaintasun profesionaleko zentroak, elkarteak eta GKEak—, gazte etorkin, errefuxiatu eta langabeei prestakuntza emateko. Helburua argia da: gazte horiek eskari handiko gaitasunak garatzea, inpaktua izango duten eta berritzaileak izango diren enpresa berriak sortzeko.

Lankidetza eta moldakortasuna: arrakastaren gakoak
TEAMIT+ proiektuaren barruan, eskualdeen askotariko balioak eta lehentasunak sartzen dira, eta horrek esku-hartze espezifikoetarako eta neurrira egindako laguntzarako aukerak ematen ditu. Moldakortasun-ikuspegi horrek lurralde guztietan estrategia malguak erabiltzearen garrantzia nabarmentzen du, inpaktu esanguratsua bermatze aldera.

Laburbilduz, TEAMIT+ proiektuak, erronkei aurre egiteaz gain, aldaketarako aukera bihurtzen ditu. Enpresa-etorkizun jasangarri bat eraikitzeko konpromisoarekin, proiektuak bidea urratu du Europar Batasuna erresilienteagoa, inklusiboagoa eta jasangarriagoa izan dadin. Egin bat gurekin ekintzailetza jasangarrirako bidaia zirraragarri honetan!
Informazio gehiago



Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.