Ohiko Batzar Nagusia egiteaIñigo Urkullu Lehendakariak inauguratu du ekitaldia
KONFEKOOPen Batzar Nagusia asteazken honetan, hilaren 26an, egin da, Iñigo Urkullu lehendakaria bertan zela. Pandemiak sortutako krisitik ateratzeko, denon arteko lankidetza sustatzeko deia egin du Urkulluk. Lehendakariak azpimarratu duenez, “osasun-, emozio-, ekonomia- eta gizarte-egoera zaila bizi dugu mundu osoan” eta, jarraian esan duenez, horregatik, “erakundeok eta ekonomia- eta gizarte-ehunak lankidetzan aurrera egiteko beharra partekatzen dugu, etorkizun berria elkarrekin bideratzeko”.
Rosa Lavín KONFEKOOPeko lehendakariak kooperatiben erresilientzia eta moldakortasuna nabarmendu ditu, haiei esker «gure enpresa-eredua indartu egin baita, benetako irtenbide bilakatuz eta izaera antiziklikoa erakutsiz». Haren hitzetan, «kooperatibok krisi honen erasoak hobeto jasatea lortu dugu, gure balioak abian jarrita barrura zein kanpora begira: parte-hartzea, demokrazia eta, batez ere, erantzukizuna, autoexijentzia eta elkartasuna».
Lavinek eskerrak eman dizkie kooperatiba guztiei salbuespenik gabe, hilabete hauetan guztietan eman duten erantzun irmoagatik eta egin duten lan itzelagatik. Hala, goraipatu nahi izan ditu «funtsezko zerbitzu izateagatik lehen lerroan egon direnak, haien jarduera gainbehera ikusi eta finantza-arloko euste-neurri gogorrak hartu behar izan dituztenak, ausardiaz jokatu eta kooperatiba-jarduera bati ekiteko urratsa eman dutenak, edo aukera gisa irtenbide bat aurkitu dutenak».
Batzar Orokorraren ondoren, David Cano AFI Inversiones Globales enpresako zuzendari nagusiak hitzaldia egin du, COVID-19aren ondorengo munduko ekonomiaren eraldaketak. Nola eragin die euskal enpresei? izenburupean.