Kooperatibak Irakaskuntza

 

IKASGILTZA Irakaskuntza Eleanitzeko Kooperatiben Federazioa da,; bere aurrekari hurbilena 1989ko urriaren 23an sorturiko Euskadiko Unibertsitatez Kanpoko Gaztelania/Elebidun Irakaskuntza Arautuko Kooperatiben Federazioa da, eta honek, berriz, 1986.urtean eraturiko Bizkaiko Irakaskuntzako Kooperatiben Federazioan du sorburua.

IKASGILTZAk zerbitzu publikoko bokazio argia du, eta Euskal Herriko irakaskuntzako Kooperatiben artean kohesio handiagoaren beharra dagoelako sortu da, baita bere nortasuna izatea komeni zaiolako ere. Kooperatiben arteko kohesio – eta batasun-helburuekin bat etorriz, Federazioak eta bere ikastetxe kooperatiboek euskal kooperatiba-mugimenduaren hainbat elkartze-proiektutan parte hartu izan dute hasiera-hasieratik.

Gaur egun, IKASGILTZAk 15 ikastetxe kooperatibo biltzen ditu, EAEko hiru lurraldeetan banatuak: 10 Bizkaian, 3 Gipuzkoan eta 2 Araban.
Gure ikastetxeak kooperatiben hiru elkartze-modalitatetan antolatzen dira: 7 guraso kooperatibak dira, 5 lan elkartuko kooperatibak (langileak bazkideak dira) eta 3 kooperatiba integralak (langileak, familiak eta kasu batzuetan enpresa edo erakundeak dira bazkideak).

Izaera edo nortasun kooperatiboa dugun ikastetxeak gara, oso presente ditugu geure nortasunaren ezaugarriak eta horrek izaera berezia ematen digu.
Bokazio sozial eta kooperatiboa dugun ikastetxeak gara, irabazi asmorik gabeak, ez elitistak, bai berritzaileak, herri-onurakotzat joak, eta argi eta garbi zerbitzu publikora bideratuak.

Errealizazio pertsonal, ongizate kolektibo eta Euskal Herriaren gizarte-aurrerapenerako funtsezko oinarritzat ulertzen dugu heziketa edo prestakuntza. Gizarteak egin dezakeen inbertsiorik onena da herritarren garapen pertsonala eta lanbide-gaikuntza bermatuko dituen prestakuntza integralaren alde lan egitea.

HETEL Euskadiko Gizarte Ekimenezko Lanbide Heziketako Ikastetxeen Elkartea da, Euskal Autonomia Elkarteko hiru lurralde historikoetan ezarria ( www.hetel.org).

HETELeko 27 ikastetxeek (Gipuzkoan 12, Bizkaian 14 eta Araban 1) kualitatibo eta kuantitatiboki EAEko Lanbide Heziketaren oso zati garrantzitsua hartzen dute (itunpeko industria-eskaintzaren %95) eta guztien artean 26.000 ikasle inguru dituzte Hasierako Heziketako eta Enplegu Prestakuntzako ikasleen artean.

HETELek HETEL 2020 estrategia zehaztu du, honako helburu estrategiko hauekin:

  1. HETEL Euskadi mailan LH-ko aukerarik onena izatea lortu nahi dugu, eta Lanbide Heziketan konprometitu nahi duen edozein erakunderentzat bazkiderik onena izatea bere sinesgarritasun eta estiloagatik Espainian, Europan eta mundu osoan.
  2. HETELen zerbitzu-zorroa bestelakoa, berritzailea, malgua, zabala eta errentagarria izatea lortu nahi dugu.
  3. HETELek (nazio eta nazioarte mailako) itun edo aliantza-sare bat izatea nahi dugu, kalitatezko irudi bat sortzen lagundu, eragiteko modua eman eta ekintza-aukera berriak irekitzea ahalbidetu diezagun.
  4. HETELek Lanbide Heziketan aldaketa sortzeko beharrezko trebetasuna lortzea nahi dugu, oso onak izan eta ongi kokatuta egoteagatik.
  5. Helburu estrategiko guztiak aurrera eramateko behar besteko finantzaketa lortu nahi dugu, ezin bestela izan.

Estrategia hori gauzatu nahi dugu eta HETELeko ikastetxeen artean esperientziak eta gauzak ondo egiteko jakintza trukatzen jarraitu nahi dugu, baita pedagogia, antolaketa, teknika eta teknologia arloko kalitate- eta berrikuntza-proiektuetan elkarrekin parte hartzen eta garatzen ere.

Bestalde, berriro zehaztu dira bere Xede edo Misioa, Ikuspegia eta Balioak ere.

MISIOA: HETELen Lanbide Heziketa arnasten dugu herrialdeko gizarteari eta ekonomiari aurrera egiten laguntzeko.
IKUSPEGIA: Lanbide Heziketaren faroa izan nahi dugu.
BALIOAK: Sormena, ilusioa eta konpromisoa.

EIB Gasteiz-en sortu zen, 1986ko martxoaren 21ean.
Bere sorreran lau ikastola (Olabide, Ekintza, Lauaxeta eta Lauro) izan ziren aitzindari, eta gaur egun EIBk 12 Ikastola biltzen ditu hiru lurralde historikoetan, 10.099 ikaslerekin eta, irakasle eta Administrazio eta Zerbitzuetako langileen (AZL/PAS) artean, 868 langilerekin .

EUSKO IKASTOLA BATZAREN XEDEA

EUSKO IKASTOLA BATZA (EIB) Ikastolen Elkarte bat da eta bere titularrak erakunde pribatuak dira. Ondorioz, bere kideak maila unibertsitariokoak ez diren eta irabazi-asmorik ez duten ikastetxeak dira, euskara ikasketa hizkuntzatzat erabiltzen dutenak eta pertsonak, europar testuinguruan, Euskal Kulturaren eta bere balioen esparruan hezten dituztenak. Elkarte honen kudeaketan ikasleen aita-amek parte-hartze garrantzitsua dute.

EUSKO IKASTOLA BATZA k Hezkuntza Proiektua izaera bereizletzat duten bere kide guztien interesak defendatuko ditu, euskara eta Euskal Kulturaren aldeko jardueren antolakuntza sustatuko du, helburu berdintsuak dituzten erakunde eta instituzioekin harremanak ahalbidetuko ditu eta batez ere, hezkuntzaren esparruan Euskal Herriaren asmoen adierazpen argi izan den Ikastola eta bere ezaugarriak defendatuko ditu.

EUSKO IKASTOLA BATZA k bere ahalegin eta baliabideen zati handi bat Ikastolen izaera berezia Instituzio guztietara helaraztera bideratuko du eta batez ere Hezkuntza Administraziora, EUSKAL HERRIKO hezkuntza sistemaren euskarri den Ikastolaren etorkizuna eta kalitatea bermatuko duten beharrezko baliabideak bidera ditzan.

EIBren IKUSPEGIA

Ondorengo arrazoiengatik, hezkuntza arloan erreferente den Ikastolen Elkarte bezala aitortua izan:

  • Euskarazko hezkuntza, euskal kultura eta bere balioak europar testuinguruan garatzeko konpromisoa.
  • Bikaintasuna eta berrikuntza kudeaketan.
  • Parte hartzea, besteengana irekitzea eta besteekiko lankidetza sustatzen dituen estiloa.
  • Bere egitasmoekin, Herriaren gizarte garapenari lagundu.

Historia
Mondragon Unibertsitatea unibertsitate gaztea da, 1997an sortua eta maiatzaren 30eko 4/1997 legeak ofizialki aitortua.
Unibertsitatea hezkuntza-ibilbide luzeko eta irakaskuntzan eskarmentu handiko hiru hezkuntza-kooperatiba elkarturik sortu zen: “Jose Mª Arizmendiarrieta” Mondragon Eskola Politeknikoa , Koop. E., ETEO Koop. E. eta Irakasle Eskola Koop. E.; gaur egun horiek Goi Eskola Politekniko, Humanitateen eta Hezkuntza Zientzien Fakultate eta Enpresa Zientzien Fakultate bihurtu dira, eta 2011. urtean laugarren fakultate bat gehitu zaie: Basque Culinary Center, Gastronomia Zientzien Fakultatea.

Gizarte-bokazioa
Mondragon Unibertsitatean konpromiso sendoa dugu gizarte-eraldaketarekin, eta gure eredu parte-hartzailean gauzatzen da hori.
Unibertsitate kooperatibo bat gara, MONDRAGON Korporazioaren parte gara, bokazio humanista garbiarekin, eta gure ingurune, gure gizarte eta gure garaiarekin konprometitua.

Orientabide praktikoa
Mondragon Unibertsitatea ren ezaugarri nagusietako bat lan-munduarekin duen harreman estu eta iraunkorra da, eta horrek gure hezkuntza-eskaintza perfilatzeko aukera ematen digu, enpresa eta erakundeen premietara egokituz.
MONDRAGON Korporazioarekin ─ berak barruan dituen 256 enpresa eta erakunderekin eta 83.000 langile baino gehiagorekin ─ dugun harremanari esker eta hainbat arlotako enpresa eta erakundeekin ditugun hitzarmenei esker, gure ikasleek aukera izaten dute ikasten hasten direnetik lan-errealitatearekin harremana izateko, honako hauen bidez:

  • Ikasketa eta lana txandakatzea: ikasketak lanarekin bateragarri egiteko aukera dago lanaldi erdiarekin, eta horrek prestakuntza akademikoa osatzeaz gain ikasketak autofinantzatzeko aukera ematen du.
  • Praktikak enpresatan: enpresa eta ikastetxeetan praktikak egitea, prestakuntzaren osagarri gisa.
  • Karrera bukaerako proiektuak: ikasle guztiek enpresan egindako proiektu batekin burutzen dituzte ikasketak, eta horren iraupena urtebetekoa izan daiteke.
  • Enpresen parte-hartzea Mondragon Unibertsitatearen kudeaketa-organoetan : lan-merkatuan dauden premien ezagutza iraunkorra izatea ahalbidetzen du horrek, bai karrera-motari dagokionez eta bai tituludunei eskatzen zaizkien trebetasun eta gaitasunei dagokienez.
  • Prestakuntza iraunkorra: graduondoko ikastaroen, eskaripeko ikastaroen eta iraupen luze eta laburreko ikastaroen eskaintza zabala, bai unibertsitateko ikasleei eta bai aktiboan dauden profesionalei zuzendua.
  • Ikerketa-proiektuak: Mondragon Unibertsitateko irakasleen parte-hartzea ikerketa-proiektuetan ardatz garrantzitsuetako bat da hezkuntza-berrikuntzaren prozesuan, horrek ahalbidetzen baitu irakasleek enpresaren beharren ezagutza benetakoa eta iraunkorra lortzea, eta etengabe eguneraturik izatea beren ezagupenak, gero ikasleei irakatsiko dizkietenak.
  • Mendeberri proiektua: Hezkuntza-eredu hirueleduna (euskara, gaztelania, ingelesa) da, ezaugarritzat honako hauek dituena: prestakuntza-prozesuan bertan gaitasunak eta balioak garatzea, metodologia didaktikoaren izaera praktikoa, eta informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien erabilera trinkoa.

Ikerketarekin konprometituak
Ikerketaren garapena da Mondragon Unibertsitatearen hezkuntza-sistemaren oinarrietako bat; baina bestelako ikerketa-eredu bat –“lankidetzazko ikerketa”– indartzen du, ezagutzaren gizartearen garapenera argi eta garbi bideratua baina, aldi berean, sorturiko ezagutza aplikagarria izateko eta enpresa eta erakundeei laguntzeko konpromiso saihestezina duena.
Lankidetzazko ikerketa-ereduaren printzipioen oinarrian, ikerketa ─ oinarrizko ikerketa orientatutik berrikuntzara arte ─ funtsezko hiru eragileen (unibertsitateen, zentro teknologikoen eta enpresen) parte-hartzearekin uztartzea dago. Uztartze horrek masa kritiko ikertzailea sortzea bultzatzen du, beharrezkoa ikerketa bikaina garatzeko, baita unibertsitate-enpresa arteko hurbilketa ere; eta horiek funtsezkoak dira dinamika berritzailea sortzeko, eta etorkizuneko ikertzaileen prestakuntza eta gaikuntzarako, betiere erantzun efiziente eta eraginkorragoa eskaini nahirik enpresa eta erakundeen epe labur, ertain eta luzeko premietarako.

EUSKAL HERRIKO PARTAIDETZA SOZIALEKO IKASTOLA TALDEA BIGARREN MAILAKO KOOPERATIBA gisa eratu da, HEZKUNTZA EREDU PROPIOA lagundu eta garazteko helburuz, oinarru hauek dituelarik:

  • Partaide soziala, hezkuntza zerbitzua partehartzailea, autonomo eta irabazien borondaterik gabea.
  • Euskara eta bere inguruneko ezaugarri soziokulturaren oinarritzen den euskak kulturaren sustapena, Kooperatibako ikastola bakoitzaren HEZKUNTZA PROIEKTUAN espresuki jasoa dena, eta beste herri, kultura eta erreferente interesgarri batzuei irekia, hauen zerbitzuan hezkuntza kalitatea etengabe hobetzeko asmoz.

BIGARREN MAILAKO KOOPERATIBA ELKARTE HONEN HELBURUA HAUXE DA: bazkideen eta ondotik sordaitekeen taldearen ekonomi zein hezkuntza-ekimena osatu, sustatu koodinatu eta sendoztea, honako zerbitzu komun hauek eskainiz eta ondoko iharduerok garatuz:

  • Aholku-zerbitzuak eskaintzea, hala aholkularitza pedagogiko, enpresarial eta juridikoan, nola aholkularitza orokorrean.
  • Bai estratregia eta hezkuntza alorreko plangintzan, baita finantza eta administrazio alorreko zein giza baliabiden alorreko kudeaketan ere, aholku ematea.
  • Hizkuntz garapenari buruzko aholkularitza barariazkoa.
  • Bai pertsonalgoaren eta bai Kooperatibako kide diren entitateetako bazkideen prestakuntzarako iharduerak burutzea.
  • Eskolaz kanpoko ekintzen antolaketa, koordinazioa eta aholkulana.
  • Hezkuntza eta kultur iharduerak sustatu eta gauzatzea.
  • Ikastola eredua hedatzea, ikastola-erregimeneko ikastegi berriak sortzen lagunduz eta, hala balegokio, beste mota batzuetako ikastegiak ikastola bihurtuz.
  • Elkarkidetasunezko bitartekoak ezartzea, hala hezkuntza eta ekonomi esparruan, nola giza baiabideen kudeaketan.

XEDE SOZIAL HONEN GARAPENEAN, KOOPERATIBAK ONDOKO EGINKIZUN HAUEXEK IZANGO DITU:

  • Bazkide bakoitzaren hezkuntza proiektuaren betekizuna hobetzeko, orientabideak proposatzea eta iharduera programak eta zerbitzuak emateko planak garatzea.
  • Bazkide diren ikastolen autonomia errespetatuz, hezkuntza ereduaren funtzesko faktoreak ondoko aspektuetan bete ditzaten bultzatzea: balio amankomunak, pedagogi koordinatuak, antolakuntza eta kudeaketa era amankomuna eta irizpide ekonomiko-sozialak.
  • Ikastolen arteko elkarlaguntza eta solidaritate-harremanak eragitea, bai hezkuntza eta ekonomia alderdietan baita kudeaketa esperientzien trukaketan, pertsonalaren eta ikasleen jarraipenean eta Kooperatibaren xedea bultzatzeko ikastola.

Euskaltegion jarduera nagusia helduen euskalduntze eta alfabetatzea da, gure ahaleginak euskararen ezagutza eta erabilera bermatzera zuzentzen ditugula. Euskal kultuaren sustapenean eta euskararen normaliziazoa prozesuan, euskal irakaskuntza sistema eta euskaltegion jarduna oinarrizko bi zutabe dira.

Helburu hori erdisteko, birarteko materialez gain, langileen profesionaltasuna eta esperientzia baliatzen ditugu, gizartearen eskaera berrietara etengabe egokituz, kalitatezko zerbitzuak esquían ahal izateko. Horriek horrela, ohiko euskalduntze eta alfabetzatze zerbitzuez gain, ondoko hauek ere eskaintzen ditugu:

  • Administrazioko Normalizazio Planak Garate (HAEE-IVAP).
  • IRALE Programa bideratu.
  • Irakaskuntzako profesionalentzako goi-mailako ikastaroak.
  • Enpresetan Euskara Planak bideatu, Hizkuntza Polotikarako Sailburuordetzarekin batera.
  • Xede bereziko taldeak: gurasoak, merkatariak, etorkinak, osasen-zerbitzuetako langileak, justiziako langileak…
  • Teknología berriak baliatuz, autoikaskuntza zerbitzu multimediak.

Bistan denez, euskaltegion eginkizuna ez da soilik euskararen irakaskuntzara mugatzen. Hizkuntz Politikaren baitako eragileak gara, gizartearen gainontzeko eragileekiko osagarritasun printzipioan oinarrituta, gure jarduna betetzen dugunok. Eta horiexek dira geure erronka eta konpromisoa.