Publicaciones IrakaskuntzaResponsabilidad Social y Cooperativas de Enseñanza
Azken urtea honetan, Federazioaren Eretore Kontseiluko kide talde bat Deustuko Unibertsitateko Kooperatiba Ikaskuntzen irakasle talde batekin, Gizarte Erantzukizun Korporatiboa dela eta, Hezkuntza sektorera egokitutako Gida egiten elkarlanean aritu gara. Ondoren agertuko zaizkizuen materialak lanaren ondorioa baino ez dira.
Zein da proposamen honen edukia? Lehen lehenik, Gizarte Erantzukizuna konntzeptua bera zertan den argitzen ahalegindu gara, zeinden proposamen honen jatorria, zer den Jasangarritasun Memoria eta honek guztiak hezkuntza-sektorean eduki ditzakeen garrantzia eta ondorioak. Enpresa handi batzuek erakusten duten jarrera alde batera utziz (proposamena bereganatu nahi dute eta honelaxe haien emaitzen kontua nolabait “gizendu”), gerora begira proiektua inportantea delakoan gaude.
Jarraian , hezkuntza ikastetxe gisa, proiektuari “berezko corpusa” ematen saiatu gara, jatorrizko proposamenari gure ustez horixe aberasten duten bi atal osagarri gehitu dizkiogularik:
-
gizarte kehesioari emandako atala, hezkuntza sektorean gizarte erantzukizunaz mintzatzen garenean, ezin baitugu ahaztu norabide horretarako ekarpena egin beharra. Era honetan, bere zentzurik zabalenean, aniztasunari eta beharrizan bereziko ikasleei eskeinitako atalak lan honen ekarpen bereziak dira.
-
bestalde, Jasangarritasun Memoria gure kooperatiben jardunaren “gehigarria” izan ez dadin saiatu gara, zera, enpresa handien moduan eta jokaeran salatu bezala, “ospea edo izena irabazteko” beste ekimen bat eguneroko lanean. Horrexegatik, atal desberdinetan, EFQM eraduarekiko alderaketa eta hari atxikituriko adierazleak zehaztu ditugu. Honen bidez, jasangarritasunaren kudeaketa eta hezkuntza kooperatiben eguneroko kudeaketa-jarduera uztartu nahi izan ditugu, jardunaren adierazleak eta hauekiko hobekuntza-proposamen zehatzak eginez. Egunero egiten duguna egonerokotasunari atxikitu behar diogu.
Sarrera labur hau ez nuke bukatu nahi lanean parte hartu izan duten pertsonei nire esker ona agertu gabe, bereziki Federazioaren Erretore Kontseiluko kideoi eta Deustuko Unibertsitateko Kooperatiba Ikaskuntzen irakasle taldeari. Halaber, ezin dugu ahaztu Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluaren eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Sozialeko Zuzendaritzaren kolaborazioak, haien laguntza lana burutzeko ezibestekoa izan baita.
2006ko uztailan
Federazioko Presidentea