Argitalpenak IrakaskuntzaPrestakuntzaren Koadernoak Kontseilu Erretorea
Gure kooperatiben zailtasunik handienetako bat Kontseilu Errektoreak osatu eta berritzea izaten da. Beren borondatez kooperatibari denbora librearen zati bat emateko, eguneroko problematikan inplikatu eta horri aurre egiteko prest daudenak aurkitzea gero eta zailagoa da, eta aukera hori egiten dutenek (familien, eta irakasleen eta irakasle ez direnen ordezkariek) Eskola Elkarte osoaren begirunea eta aitortza edo ezagutza izan beharko lituzkete.
Bestalde, pertsona horiek kudeaketa-erabakiak hartu behar dituzte (batzuetan garrantzi handi samarrekoak) eta ez dute beti horretarako beharrezko prestakuntzarik izaten; hau beste eragozpen bat izaten da, behin baino gehiagotan jakinarazi zaiguna, zerbait egiteko eskatuz Federazioari.
Egoeraz jabeturik, Euskadiko Irakaskuntzako Kooperatiben Federazioko Kontseilu Errektoreak iaz, bere proiektuen artean, beste hau burutzea erabaki zuen: Prestakuntza Materialak egitea Kontseilu Errektoreak osatzen dituztenentzat, betiere aipatu dugun arazo hori konpontzen laguntzeko asmoz, ahal dugun neurrian behintzat. Material hauek lan horren emaitza dira.
Zortzi atal daude, eta kooperatibetako administratzaileek jakin behar dituzten gai nagusiak hartzen saiatu gara: pedagogikoak, hezkuntzakoak, baliabide-kudeaketa, kalitatea eta abar. Irekia izan nahi du, aukera ematen baitu kooperatiba bakoitzak era osagarrian bere dokumentuak sartzeko: Hezkuntza Proiektua, Plan Estrategikoa, Kudeaketa Plana, Kalitate Proiektua, Balantzea eta Emaitza Kontua, bakoitzaren premietara egokitzeko moduan.
Ez dugu aurkezpen hau bukatu nahi Manolo Quevedoren laguntza eskertu gabe, esku-liburu honen egile eta koordinatzaile izanik lan handia egin baitu berak.
Espero dugu hemen dagoen materiala lortu nahi diren helburuen mailakoa izatea.
Euskadiko Irakaskuntzako Kooperatiben Federazioko (FCEE- EIKF) Kontseilu Errektorea