KONFEKOOPek eta CONFEBASKek KONFEKOOP Lanbideko Administrazio Kontseiluan sartzeko akordioa sinatu dute

CONFEBASKek eta KONFEKOOPek akordio bat egin dute, euskal kooperatibismoa ordezkatzen duen erakundeak Lanbideren Administrazio Kontseiluan parte har dezan. Akordioak konpromiso hau jasotzen du: enpresa-ordezkaritzak bat eginda jardutea. Izan ere, akordio horren arabera, KONFEKOOPentzat izango da CONFEBASKek Lanbideren Administrazio Kontseiluan dituen bost ordezkaritzetako bat.

Bi erakundeok aspaldian ekin zieten akordioa ekarri duten elkarrizketei. Gainera, Enpleguaren Euskal Lege onartu berriak sustatu egiten du, KONFEKOOPekin lankidetza-akordio bat sinatzeko helburua aurreikusten baitu, erakundeak Lanbideren Administrazio Kontseiluan parte hartzea ahalbidetzeko.

CONFEBASK eta KONFEKOOP pozik agertu dira akordio hori dela eta. Haien iritzian,

  • Bi erakundeen arteko akordio historiko bat da; izan ere, horren bidez, KONFEKOOPek Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuan hartu ahal izango baitu parte azkenean, hain zuzen ere Euskadiko enplegu-politikak kudeatzen dituen erakundean.
  • Herri-akordio bat da, Euskadiko enplegu-politika aktiboak eta enpresa guztien lehiakortasuna —kooperatibena ere bai— hobetzen lagunduko duena.
  • Iraunkorra izateko asmoa duen akordio bat da, bi erakunde sinatzaileen esperientzia, ezagutza eta ibilbidea bateratzeko aukera emango duena, Euskadi lurralde erakargarriagoa, oparoagoa, lehiakorragoa eta kohesionatuagoa izan dadin.

Akordioa gaur sinatu dute CONFEBASKeko lehendakari Tamara Yagüek eta KONFEKOOPeko lehendakari Rosa Lavínek, Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburu Mikel Torres bertan zela.

Lanbideren Administrazio Kontseiluko kideak berritu ondoren jarriko da indarrean akordioa —berritze-prozesua abian da dagoeneko—, eta erakundeko egungo hiruko ordezkaritza parekidea errespetatuko du, Enpleguaren Euskal Legeak aurreikusten duen bezala.

Elkarrizketa Rosa Lavíni: Lanbideko Akordioa Konfekoop eta Confebask artean