LANBIDE hobetzeko, KOOPERATIBAK Lanbiden

Eusko Legebiltzarrean eztabaidatzen ari den EAEko lehen Enplegu Legeak aurrerapausoa eman behar du, eta bermatu behar du enpresa kooperatibek enplegu-politika aktiboak zehazten diren organoan parte hartuko dutela; Lanbiden KONFEKOOPen presentzia bermatu behar du. Arrazoi eta argudio juridiko, ekonomiko eta sozial nahikoak daude kooperatibek Lanbideko Administrazio Kontseiluan egoteko duten eskubidea bermatzeko.

Gure kooperatiba-enpresen bidez gizarte gizatiarragoa, eta bidezkoagoa eraiki nahi duten milaka pertsona ordezkatzen ditugu.
Gure eredu sozio-enpresarial arrakastatsuak garapen iraunkorraren alde egiten duen edonor inspiratu eta gida dezan lan egiten dugu, enpresa lehiakor batetik, bai gure ingurune hurbilean, bai munduko edozein tokitan.
Lankidetza-gune publiko-pribatu guztietan egon nahi dugu, eta Lanbidetik datozen enplegu-politika aktiboen erabakietan parte hartu nahi dugu, betiere tripartismoa eta parekotasuna errespetatuz. Izan ere, aztertutako zuzenbide positiboan oinarrituta, enpresa kooperatiboek, KONFEKOOPen duten ordezkaritzaren bitartez, Lanbideren Administrazio Kontseiluan parte-hartze instituzionala izateko eskubidea dugu, enpresa kooperatiboen interesen ordezkari gisa.
Ezein enpresa-erakundek edo sindikatuk ez du enplegu-kudeaketako organoetan erakunde-ordezkaritzaren monopolioa. Kontua ez da inor botatzea; enpresa ikuspuntutik, patronalarekin batera, enplegu-politika aktiboetan lagundu nahi dugu. Badakigu hori egiteko ezagutza dugula eta gure ekarpena egin nahi dugu, gure izateko arrazoia aberastasuna, enplegua eta gizarte-kohesioa sortzea baita. Orain da unea.



Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.