- September 25, 2023
- Posted by: KONFEKOOP
- Category: Albisteak Konfekoop
Eragile biek lankidetza hitzarmena sinatu dute, eta horri esker euskal kulturaren aldeko bidelagun izango dira
KONFEKOOP, Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa, Durangoko Azokaren babesle izango da aurrerantzean. Eragile bien ordezkariek lankidetza hitzarmena sinatu dute, eta horri esker euskal kulturaren aldeko bidelagun izango da Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa. Gasteizen, KONFEKOOPen egoitzan eginiko bileran, Durangoko Azoka antolatzen duen Gerediaga elkartearen izenean Nerea Mujika presidentea eta Beñat Gaztelurrutia koordinatzailea egon ziren, eta KONFEKOOP-en partetik Rosa Lavin presidentea eta Iñaki Nubla zuzendaria.
Aurtengoa, Durangoko Azokaren 58. edizioa izango da eta Fantasia DA lelopean ospatuko da Abenduaren 6tik 10era.