- July 20, 2023
- Posted by: KONFEKOOP
- Category: Albisteak Konfekoop
Uztailaren 10ean, Andaluziako Nekazaritzako Elikagaien Kooperatiben Sevillako Kontseilu Errektore berriaren ordezkaritza batek bisita egin zigun, Euskadiko nekazaritza- eta elikagaigintza-kooperatibismoaren errealitatea bertatik bertara ezagutzeko eta Aretxabaletako Mondragon-Otalorako zuzendaritza eta kooperatiba garapenerako zentroa ezagutzeko. Maite Corres KONFEKOOPeko teknikariak lagunduta eta Ander Etxeberriaren eskutik, Andaluziako Nekazaritzako Elikagaien Kooperatiben ordezkaritzak Mondragon Korporazioa eta bere ibilbide historikoa ezagutzeko aukera izan zuen.