Elkarlana, gazteak eta genero berdintasuna dira kooperatibismoaren erronka nagusiak

Uztailaren 14an Euskal Herriko Unibertsitateko “La empresa cooperativa” udako ikastaroan, kooperatibismoaren ibilbidea errepasatu zuten eta etorkizunari begirako erronkak izan zituzten aztergai Kooperatiben Kontseiluak antolaturiko ekitaldian.

Aitziber Etxezarreta EHUko Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutuko (GEZKI) zuzendariaren gidaritzapean, Rosa Lavin KONFEKOOP-eko presidenta, Ainara Udaondo Lanki kooperatiben ikerketa taldeko kidea eta Patxi Olabarria, Kooperatiben Kontseiluko presidentea, etorkizunari begira jarri ziren kooperatibismoak dituen erronkak identifikatzeko eta hauen inguruan hausnartzeko.

Hizlariek, historikoki kooperatibek izandako balioei eutsi eta erronka berriak zirriborratu zituzten Donostiako Miramar Jauregian buruturiko mahai-inguruan. Elkarlanaren potentziala goraipatu zuten eta belaunaldien arteko erreleboa nola eman behar den aztertu zuten. Honela, gazteak eta genero ikuspegia izan ziren gai nagusiak, eta kooperatibak emakumeen ahalduntzerako eta ikusgarritasunerako espazioak direla defendatu zuten.



Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.