- July 11, 2023
- Posted by: KONFEKOOP
- Category: Albisteak Konfekoop
Rosa Lavínek eta Iñaki Nublak KONFEKOOPen ordezkari gisa parte hartu zuten COCETAren 2023ko Batzar Nagusian. Estatuko Lan Elkartuko kooperatibak biltzen ditu COCETAk, eta bertan Paloma Arroyori agur profesionaleko ekitaldi hunkigarria egin zitzaion. Azken horrek zuzendu du Konfederazioko talde teknikoa 35 urtez, eta Amaya Delgadok hartu du haren lekukoa.
Batzar Nagusiaren esparruan, Konfederazioaren Kontseilu Errektorea eta batzorde betearazlea berritu ziren, eta Koldo Kortabitarte, Gernikako Maier, S. Coop. kooperatibako lehendakaria eta KONFEKOOPeko Kontseilu Errektoreko kidea, izango da bertan.
Luis Miguel Juradok Lan Elkartuko Kooperatiben Espainiako Konfederazioko (COCETA) presidente izaten jarraituko du datozen lau urteetan, 2019tik egindako lanari jarraipena emanez.