Enpresa-garapenerako misioa Estatu Batuetara, AGROSMARTglobal Europako proiektuaren esparruan antolatua

Europako proiektua da AGROSMARTglobal, 42 hilabeteko iraupenekoa, eta Interreg SUDOE programaren babesa du. 2023ko martxoaren 31n bukatuko da. Teknologia digitalaren bidez Europako hego-mendebaldeko nekazaritzako elikagaien sektoreko enpresak eta kooperatibak nazioarteko merkatuetan —Estatu Batuetakoan eta Asiakoan, zehazki— sar daitezen sustatzea izan da programaren helburua.

Programako bazkide diren bi merkataritza-ganbarek antolatutako enpresa-garapenerako bi misio egin dira ekimenaren barruan.

Misioetako bat birtuala izan zen, eta Txinako merkatura bideratu zen. Errioxako (Espainia) Merkataritza Ganberak antolatu zuen 2022ko abenduaren bukaeran eta 2023ko martxoan.

Bigarren misioa 2023ko martxoaren 7tik 11ra egin zen New Yorken, Limoges Haute-Vienneko (Frantzia) CCIk antolatuta.

Programaren barruan ekitaldi hauek egin ziren:

  • Taldeko bilera, AEBko merkatua eta mahastizaintza- eta ardogintza-sektorea aztertzeko.
  • Bisitaldia Vinexpo America erakusketara. 32 herrialdetako 440 erakusketari izan ziren bertan.
  • Bisita Manhattaneko saltoki espezializatuetara.

Europatik joandako ordezkaritza 14 lagunek osatu zuten, tartean Espainiako, Frantziako eta Portugaleko mahastizaintza- eta ardogintza-sektoreko enpresetako 9 ordezkarik. New Yorken egoitza duen IBDC-Impact Business Development Consulting LLC enpresaren laguntza izan zuen misioak.



Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.