- February 14, 2023
- Posted by: KONFEKOOP
- Category: Albisteak Konfekoop
• Joan den astean, AGROSMARTglobal proiektuaren azken foroa egin zen, hiru gunetan: Santiagon, Martín Códax ardandegian (Cambados) eta Viña Costeiraren Pazo de Toubes ardandegian (Cenlle, Ourense)
AGROSMARTglobal proiektuaren azken emaitzak ezagutarazteko foroa dela eta, hitzaldien bi jardunaldi egin ziren joan den astean, nekazaritzako elikagaien sektoreko eragileei produktuak merkaturatzeko joera berriak eta jardunbide egokiak ezagutarazteko. Espainiako eta nazioarteko kooperatiba, ETE eta erakundeetako 60 ordezkarik baino gehiagok hartu zuten parte.
Asteartean, otsailak 7, proiektuan parte hartzen duten erakundeetako ordezkariak Santiago hirian elkartu ziren, egindako aurrerapenak eta egiteko dauden zereginak bateratzeko helburuz.
Asteazkenean, otsailak 8, jardunaldi hau egin zen: Jardunbide egokiak nazioartekotze eta merkaturatze adimendunerako eta teknologia berriak erabiltzeko. Espainiako, Frantziako eta Portugaleko erakundeetako ordezkariak kooperatiba eta ETE batzuetako ordezkariekin elkartu ziren Cambadosen, Martín Códax ardandegi kooperatiboaren instalazioetan, proiektuak sortutako erremintetako batzuk erakusteko.
Bertan, MOOC ezagutarazi zuten, bideoaren eta dokumentuen bidez enpresa-estrategia digitalaren gestioari lotutako 11 irakasgai garatzen dituen prestakuntza-plataforma bat.
Beste hitzaldi batean, jatorri-deituren eta adierazpen geografikoen bidez bereizitako produktuak merkataritza digitalean babesteko AGROSMARTglobal proiektuak sustatzen dituen neurriak ezagutarazi zituzten.
Horrez gain, zenbait galiziar kooperatibak euren espezializazio-alorrei buruz jardun zuten. Hala, Martín Códax eta Paco y Lola ardandegiek ardoa kontsumitzeko eta merkaturatzeko joera berriak ezagutarazi zituzten; Delagrok lurzoruaren ongarriketa jasangarrirako proposamena azaldu zuen, eta Airak bere digitalizazio-proiektuaren berri eman zuen: Etxaldetik mahaira.
Ostegunean, hilak 9, Viña Costeira kooperatibaren Pazo de Toubes ardandegian (Cenlle, Ourense) egin zen ekitaldia. AGROSMARTglobal proiektuaren inguruko bi hitzaldi eskaini zituzten: lehenengoan, merkaturatze-estrategiari buruz jardun zuten, eta, bigarrenean, proiektu pilotu batzuen emaitzak aurkeztu zituzten, hain zuzen ere herrialde parte-hartzaileetako kooperatiba eta ETE-en eta Txinako eta AEBko balizko erosleen arteko harreman komertzialak finkatzea helburu zuten proiektu pilotuenak. Helburu horrekin, gainera, europar proiektuak zenbait gune sortu zituen merkataritza elektronikoko plataforma nagusietan, baita katalogo propio bat ere, non kooperatibek eta ETE-ek ekoitzitako 300 produktu baino gehiago dauden ikusgai. Produktu horiek katalogo honetan ikus daitezke: https://www.agrosmartglobal.eu/internacionalizacion/.
Azkenik, Galiziako beste kooperatiba batzuek ere hartu zuten parte bigarren jardunaldi horretan: A Carqueixa kooperatibak O Sabor dos Ancares markako behi-haragia merkaturatzeko estrategiaren berri eman zuen, eta Viña Costeirak ardoa merkaturatzeko bere estrategiak zehaztu zituen, enoturismoa eta dastatze birtualak —COVID-19aren pandemian, adibidez— barne hartzen zituena.