Konfekoopek eta Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak bat egin dute Euskaraldiarekin

EUSKARALDIAREN etorrerarekin, KONFEKOOPeko kontseilu errektorea eta langileak kalera atera dira euskararen erabilera eta hizkuntza ohituren aldaketa bultzatzeko.

Euskaraldia ariketa sozial masiboa da euskara ulertzen dutenen ahozko hizkuntza ohiturak aldatzeko.
sozietate osora iritsi nahi duen ariketa da, eta iraupen mugatua du.
Beste era batera esanda, Euskaraldiaren helburua gure hizkuntza ohiturak aldatuz euskararen erabilera areagotzea da eta gutxieneko baldintza euskara ulertzea da.

Batez ere, jarduera, ariketa edo praktika kolektiboa da. Banakako edo taldeko jardueran parte hartu ahal izango da.

Gora gure hizkuntza zaharra!



Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.