Rosa Lavin: «Lankidetza eta formula kooperatiboa funtsezkoak dira etengabe aldatzen ari den ikus-entzunezko sektore honetan ere»

Rosa Lavinek, KONFEKOOPeko lehendakariak, Beñat Iturrioz Bira Produkzioak kooperatibako bazkidearekin, Iban Arantzabal Tokikomeko presidentearekin eta Lander Arretxea Hiru Damatxo kooperatibako koordinatzaile eta eduki-arduradunarekin batera, Deustuko Unibertsitateak antolatutako mahai-inguruan parte hartu zuen. Bertan, elkarlanak eta kooperatibek eraldaketa digitalaren funtsezko sektoreetan duten zeregina aztertu zuten, hala nola ikus-entzunezkoen sektorean eta komunikabideen sektorean.
“Kooperatibak eraldaketan funtsezkoak diren sektoreetan: hedabideak eta ikus-entzunezko sektorea” izenpean, jardunaldia irailaren 27an izan zen, asteartea, Unibertsitatearen Donostiako campusean. Parte-hartzaileek komunikazioaren sektorearen egoerari buruz eta etengabe aldatzen ari den sektore honetan dituzten erronkei buruz eztabaidatu zuten; parte-hartzaile guztiek nabarmendu zuten formula kooperatiboak eskaintzen dizkien sareen eta haien arteko lankidetzaren garrantzia.
Jardunaldia ETEei, gizarte-ekonomiako enpresei, ikus-entzunezkoen eta komunikabideen sektoreko kooperatibei, sormen-industriako enpresei eta lankidetzan interesa duten beste sektore batzuetako profesionalei zuzenduta egon zen.



Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.