- September 13, 2022
- Posted by: KONFEKOOP
- Category: Albisteak Konfekoop
Irailaren 12an, astelehenean, goizeko 11etan, Mondragon City Challenge Ekintzailetza Kooperatiboko Nazioarteko Lehiaketaren 2.edizioa aurkeztu da Kulturaten (Arrasate). Batxilergoko, heziketa-zikloetako eta unibertsitateko ikasleei zuzendutako ekimena da, eta 8 hilabeteko epean berezko proiektu kooperatibo bat garatuko dute taldeka.
2023ko apirilak 21ean Arrasateko Amaia Udal Antzokian egingo den amaierako ekitaldian
aukeratuko dira irabazleak.
Prentsaurrekoan parte hartu dute:
María Ubarretxena, Arrasateko Alkatea.
Jokin Díaz, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiako Zuzendaria.
Lehiaketaren mugarriak eta dinamika:
Jardunaldiaren dinamizatzaileak, Xabi Perezek, Mondragon City Challengeko bigarren edizioaren mugarriak aurkeztu ditu:
0 FASEA: TALDEEN IZEN-EMATEA (IRAILAK 10-URRIAK 18):
Mundu osoko gazteek 2 eta 4 pertsona arteko talde bat osatuz parte hartu ahal izango dute eta beren proiektu kooperatiboak proposatu ahal izango dituzte. Mondragón City Challengeren webgunean, www.mondragoncitychallenge.com/eu , beren ideiaren deskribapen laburra aurkeztu ahal izango dute, gehienez 20 lerrotan.
1. FASEA: 20 TALDE HAUTATZEA (URRIAK 19-AZAROAK 16)
Azaro Fundazioak eta Saiolanek osatutako epaimahai teknikoak ahalmen handiena duten 20 proiektuak aukeratuko ditu. 2022ko azaroaren 17an, sailkatutako 20 taldeak argitaratuko dira webgunean.
20 TALDERENTZAKO PRESTAKUNTZA-SAIOA (AZAROAK 22)
Sailkatutako 20 taldeei zuzendutako prestakuntza saioa antolatuko da, talde horiek beren lan-tresnak handitu ditzaten eta parte-hartzaileen proiektuen kalitatea indartu dezaten.
2. FASEA: 20 TALDEK GARATZEN DUTE PROIEKTUA (AZAROAK 19-OTSAILAK 6) Sailkatutako 20 taldeek izena emateko aldian proposatutako enpresa-proiektu
kooperatiboaren ideia garatuko dute. Horretarako, gidoi batean oinarrituko dira, hau da, webgunean dagoen “enpresa proiektu kooperatiboaren” gidan. Gainera, parte hartuko duten tutoreak egongo dira, taldeei beren esperientzia zabala emanez lagunduko dietenak. Tutoreak ASEKOOPekoak eta Arizmendiarrieta Lagunak Elkartekoak dira.
3. FASEA: 6 FINALISTEN HAUTAKETA (OTSAILAK 8-MARTXOAK 8)
20 proiektuak entregatu ondoren, epaimahai profesionalak zehatz-mehatz aztertuko ditu, balioespen-irizpide komunak erabiliz.
EPAIMAHAI PROFESIONALAREN BILERA (MARTXOAK 7)
Proiektuaren kalitatea, aukeratutako kudeaketa kooperatiboaren ereduarekiko koherentzia, ideia gauzatzeko aukera eta originaltasuna bezalako alderdiak kalifikatu ondoren, 2023ko martxoaren 8an, epaimahai profesionalaren bileraren ondoren, Mondragon City Challengeko bigarren edizioko 6 talde finalistak ezagutuko dira.
4. FASEA: 6 FINALISTEN DEFENTSA PREPAZIOA (MARTXOAK 9-APIRILAK 16) Prestaketa-aldi honetan, talde finalistek defentsako 8 minutuak entrenatu ahal izango
dituzte, baita epaimahai profesionalak azken ekitaldian egingo dizkioten galderak ere.
5. FASEA: IBILBIDE KOOPERATIBOAK ETA JARDUERAK (APIRILAK 17/18-20) Apirilaren 18an, Arrasatek lehen fasean sailkatutako 20 taldeak jasoko ditu. Aste
horretan zehar, parte-hartzaileek hainbat jarduera izango dituzte eta elkarrekin biziko dira esperientzia aberasteko. Era berean, Ibilbide Kooperatiboen bidez, parte-hartzaileek aukera izango dute enpresa kooperatibo baten jarduera bertatik bertara ezagutzeko eta beren proiektuari buruzko profesionalen aholkuak jasotzeko.
6. FASEA: AZKEN EKITALDIA (APIRILAK 21):
Arrasateko Amaia Udal Antzokian izango da, bigarren urtez jarraian, Mondragon City Challengeko finala. 2023ko apirilaren 21ean finalerako sailkatutako 6 taldeek euren proiektuen defentsa egingo dute eta epaimahai profesionalak izendatuko ditu irabazleak.
Sariak eta kategoriak:
Kategoria 16-18 urte: Berlinera bidaia
19-24 urte: Estatu Batuetara bidaia
Finalistak ez diren talde guztien artean, eta epaimahaiaren irizpidearen arabera, proiekturik berritzaileena duen taldeak “originaltasunaren saria” jasoko du eta 800€ jasoko ditu eskudirutan.
Ekimenaren antolatzaileak:
Arrasateko udala, Eusko Jaurlaritza, Euskadiko Kooperatiben Goren-Kontseilua, Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa, MONDRAGON Korporazioa, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Mondragon Unibertsitatea.
Ekimenaren laguntzaileak:
Nazioarteko Aliantza Kooperatiboa, ASEkoop, Saiolan, Azaro fundazioa eta Arizmendiarrieta
Lagunak Elkartea
Informazio gehiago eta izen-ematea hemen: www.mondragoncitychallenge.com /eu