- July 27, 2022
- Posted by: KONFEKOOP
- Category: Albisteak Konfekoop
Joan den uztailaren 21ean Rosa Lavin, KONFEKOOPeko lehendakariak eta Iñaki Nubla, konfederazioko zuzendariak, gosaria partekatu zuten Bilbon komunikabideekin. Bertan, kooperatibismoak Euskadiko garapen ekonomikoari eta enpleguaren sorrera eta egonkortasunari egiten dion ekarpen eta balio handiaz hitz egin zuten. Azpimarratu zuten KONFEKOOP euskal enpresa-sare kooperatiboaren erreferentziazko erakundea dela; «sektore arteko erakunde bat gara, ia sektore ekonomiko eta sozial guztietan dagoena», gaineratu zuten.
Azpimarratu zuten erresilientzia, pragmatismoa, malgutasuna, kalitatezko enplegu egonkorra, berdintasuna edo berrikuntza enpresa kooperatiboetan oso errotuak dauden berezko ezaugarriak direla, eta, KONFEKOOPen sektore arteko izaerarekin batera, konfederazioa funtsezko eragilea dela Lanbiden erabakitzen diren enplegu-politika publikoak definitzeko eta bultzatzeko.