Joseba Madariagaren ponentzia: “Egungo egoera ekonomikoa eta etorkizunerako aurreikuspenak. Nola eragiten die euskal enpresei?”

Maiatzaren 25ean Gasteizko Europa Jauregian egingo den KONFEKOOPen Batzar Nagusiaren ondoren, Deusto Business Schooleko irakaslea eta Laboral Kutxako ikasketa-zuzendaria den Joseba Madariagak “Egungo egoera ekonomikoa eta etorkizunerako aurreikuspenak. Nola eragiten die euskal enpresei?” hitzaldia emango du.

Hitzaldia 12:30etan hasiko da eta aurrez aurrekoa izateaz gain, on-line ere jarraitu ahal izango da. Aukera ona izango da lehen mailako aditu bati entzuteko, egoera ekonomikoa eta etorkizunerako aurreikuspenak aztertuz.

Etortzea nahi baduzu, eman izena hemen: (hitzaldirako izena emateko esteka)



Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.