Kooperatibetako bazkide langileentzako formazioa

Prestakuntza-programa antolatu du Konfekoopek kooperatibetako bazkide langile izateak suposatzen duenari buruz informatzeko.

Prestakuntzak kooperatibismoari buruzko informazio osoa eta zehatza jarriko du parte  hartzaileen esku, Beñat Salaberria Zuzenbide Kooperatiboan aditua den abokatuak emango du eta doakoa da KONFEKOOPeko kide diren kooperatibetako langile guztientzat. Telematikoki egingo da, eta parte hartu ahal izateko hilaren 5a baino lehen eman behar da izena.

Jarraian, prestakuntza-jardunaldiaren fitxa teknikoa:

BAZKIDE LANGILEENTZAKO PRESTAKUNTZA KOOPERATIBOARI BURUZKO IKASTARO TELEMATIKOA

 HELBURUAK:

Kooperatiba baten bazkide langile izateak dakartzan ondorioei buruz bazkide langileak informatzea.

EGITARAUA:

1.Modulua: Kooperatiba eta Bazkideak. Eskubideak eta Betebeharrak.

  1. Printzipio kooperatiboak.
  2. Lege-esparrua.
  3. Kooperatiba-motak eta aldaerak.
  4. Bazkideak:
    1. Bazkide-motak.
    2. Altak eta bajak.
    3. Eskubideak eta betebeharrak.

2.Modulua: Kooperatibaren Organo Sozialak eta Zuzendaritzakoak.

  1. Batzar Nagusia.
  2. Kontseilu Errektorea.
  3. Kontseilu Soziala.
  4. Zaintza Batzordea.
  5. Errekurtso Batzordea.

3.Modulua: Kooperatiben araubide ekonomikoa.

  1. Araubide ekonomikoa:
    1. Hasierako nahitaezko ekarpena eta sarrera-kuota.
    2. Ekarpen berriak.
    3. Emaitzen banaketa.
    4. Ekarpenen ordainketa.
    5. Finantzatzeko mekanismoak.
  2. Zerga-sistema.
  3. Dokumentazio soziala.

HIZLARIA:

  • Beñat Salaberria.

Abokatua eta Zuzenbide kooperatiboan aditua.

DATA: Maiatzak 9 (1go Modulua)

Maiatzak 11 (2. Modulua)

Maiatzak 13 (3. Modulua)

ORDUTEGIA: 9:00etatik 11:00etara

Jardunaldia DOHAINIK izango da KONFEKOOPen elkartutako Kooperatibetako langileentzat.

IZENA EMATEKO ESTEKA:

Maiatzak 5a (osteguna) baino lehen.



Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.