- April 1, 2022
- Posted by: KONFEKOOP
- Category: Albisteak Konfekoop
32/2021 Errege Lege Dekretua, lan-erreformarako, enpleguaren egonkortasuna bermatzeko eta lan-merkatua eraldatzeko premiazko neurriei buruzko legearen inguruko formazioa eman du KONFEKOOPek aste honetan. Araua 2021eko abenduaren 31n sartu zen indarrean, baina enpresek hiru hilabeteko epea dute aldi baterako kontratuen araudi berrira egokitzeko. Next Generation eta berdintasuna izan dira martxoan zehar KONFEKOOPek antolatu eta parte hartu duen ikastaro eta topaketetan protagonismo handien izan duten gaiak.
Elkarrizketa sozialeko mahaian adostutako erreformak —izapide parlamentarioan izango duen bilakaera gorabehera—, egungo lan-harremanen esparruko funtsezko alderdiak aldatzen ditu. Horrek eragina izango du enpresa-erakundeetan eta baita besteren konturako langileak dituzten kooperatibetan ere, arreta nekazaritzako elikagaien sektorean jarrita.
Zenbait arau aldatu dira; besteak beste, Langileen Estatutua, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorra eta Lan-arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legea. Hala, lan-harreman indibidualen eta kolektiboen egoera aldatu du. Hori guztia kontuan hartuta, KONFEKOOPek, DELOITTELekin eta Eusko Jaurlaritzako Lan Saila lankidetzan, jardunaldi hau proposatzen dizue, erreformaren gakoen berri emateko.
Horrenbestez, Konfederazioak etengabeko prestakuntzarako eta sektore- proposamenak garatzen eta horietan parte hartzen jarraitu du hilabete honetan. Martxoan, next generation funtsei eta berdintasunari buruzko informazioak protagonismo handia izan du martxoaren 8ª, Emakumearen Nazioarteko Egunaren inguruan.
Rosa Lavín, KONFEKOOPeko lehendakariak COCETAk martxoaren 8aren inguruan antolatutako mahai-inguruan parte hartu zuen. Lavinek euskal kooperatibismoak berdintasun eta kontziliazio politiken sustapenean izan duen zeregina nabarmendu zuen, duela bost hamarkada baino gehiagotik datozen adibideak ezagutaraziz.
Martxoan zehar nagusia izan den Berdintasunaren gaian sakonduz, Maite Corresek Galiziako Nekazaritza Kooperatiben Elkartearen topaketan parte hartu zuen, eta emakumeek euskal kooperatibismoan duten presentziaren berri emateko aukera izan zuen, baita presentzia hori kokatzen den egoera instituzionalaren berri ere (legeak, Eusko Jaurlaritzaren neurriak, etab.).
Era berean, hilaren hasieran, kooperatiben nazioarteko garapenerako AgrosmartGlobal proiektuen Koordinazio Transnazionalaren IV. Bileran parte hartu du KONFEKOOPek. Eta Enpresa Kooperatiboen Kudeaketa Bikaineko Espezializazio Ikastaroari hasiera eman zaio martxoa eta urria bitartean, Oñatiko Mondragon Unibertsitateko Enpresa Zientzien Fakultatean aurrez aurreko klaseekin.