Finantza-Kudeaketa zergen ordainketan geroratze eta zatikatzeen buruzko jardunaldiaGaur, martxoaren 1a bukatzen da izen-emateko epea
- February 28, 2022
- Posted by: KONFEKOOP
- Category: Albisteak Konfekoop
- Eguna: 2022ko martxoaren 3a, osteguna
- Ordua: 9:30 – 10:45
- Formatua: Bideokonferentzia
- Norentzat: Kudeatzaileak, finantza-zuzendariak eta administrazio-arduradunak.
COVID-19aren eraginez jarduera ekonomikoa murriztu izanak tentsioak ekarri ditu enpresen altxortegietara, eta egoera hori eragozpen izan daiteke zerga-betebeharrak garaiz betetzeko.
Zerga-zorrak geroratzea eta/edo zatikatzea izango ditugu aztergai jardunaldian. Ordaindu beharreko zerga-zorrak kobratu beharrekoekin konpentsatzeko aukera ikusiko dugu; izan ere, enpresa barruan zein taldeko enpresen arteko lagapenaren bidez egin daiteke, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako araudiaren arabera.
- Hizlariak:
o Iñaki Berriozabal Solana. BSK Fiscal enpresako abokatu bazkidea.
o Raquel Pérez Arana. BSK Fiscal enpresako abokatu bazkidea.
- Egitaraua:
o Geroratu daitezkeen zerga-zor motak.
o Geroratzea eta/edo zatikatzea eskatzeko prozedura.
o Geroratzeen finantza-kostua eta eskain daitezkeen berme-motak.
o Geroratzeak ukatzearen edo onartzearen ondorioak. Ez-ordaintzearen ondorioa.
o Norberaren eta hirugarrenen zorrak konpentsatzea.
Izen-ematea: esteka honetan.