Euskal Kooperatiben Mugimenduak emakume kooperatibisten ekarpena nabarmenduko du martxoaren 8anAintzatespen-ekitaldi bat egingo du Gasteizen
- February 28, 2022
- Posted by: KONFEKOOP
- Category: Albisteak Konfekoop
KONFEKOOPek eta EKGK-k aintzatespen berezia egingo diete kooperatibei eta emakume kooperatibistei martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean, «aukera-berdintasunari egindako ekarpenagatik». Gasteizko Villa Suso Jauregian izango da, “Kooperatiba gehiago, berdintasun gehiago” lelopean.
Rosa Lavín KONFEKOOPeko lehendakariak eta Belén Balerdi EKGK-ko idazkari nagusiak nahi dute egun horrek balio dezan “kooperatibak gizarte- eta enpresa-eredu gisa aldarrikatzeko eta agerian jartzeko, desberdintasunak murrizten lagundu baitu historikoki, kooperatibetan pertsona guztiek balio bera dutelako”.
Gainera, ekitaldi horren bidez, Euskal Kooperatiben Mugimenduak berdintasunarekiko konpromisoa indartu nahi du, kooperatiba gehiago sortzeak berdintasun gehiago ekarriko duela sinetsita.