2021 iruditan
TuLankide urtekariak 2021eko gertaerarik garrantzitsuenak jaso ditu iruditan. Eta berrikuspen horretan, urteko protagonisten artean nahitaez nabarmendu behar da Rosa Lavín, KONFEKOOPeko presidentea. “Pandemiaren ostean, kooperatibismoa indarturik irten da, eta agerian jarri du enplegu egonkorraren eta kalitatekoaren berme dela”, adierazi du Lavínek.
KONFEKOOPeko presidenteak jarduera instituzional bizia garatu du 2021ean, eredu kooperatiboaren izaera demokratikoa, bidezkoa, berdinzalea eta solidarioa azpimarratuz haren balioa nabarmentzeko. Ezaugarri horiei esker, hain zuzen, ikuspegi ekonomikotik zein sozialetik aurre egiten ari zaizkio enpresa kooperatiboak krisiari.
Urte berri honi begira, helburu hau du KONFEKOOPek: kooperatiben ondoan jarraitzea eta jarduera instituzionala sendotzea, kooperatibismoaren ahotsa eta aldarrikapenak erakunde eta interesgune guztietara helarazteko.