TicketBAI sistema berriari buruz gehiago jakin nahi duzu?Informazio-saioa, ELKARGIren eskutik, otsailaren 7an, bideokonferentziaren bitartez
- January 28, 2022
- Posted by: KONFEKOOP
- Category: Albisteak Konfekoop
Jakizu noiztik aurrera den zerga-betebeharren inguruko sistema berri hau nahitaez betetzekoa, nor dagoen behartuta erabiltzera eta zein den foru-ogasun bakoitzaren ezarpen-egutegia.
• Data: 2022ko otsailak 7. Astelehena
• Ordua: 15:30 – 17:00
• Nola: Bideokonferentzia
• Hizlaria: Mario Molins. ELKARGI S.G.R.
TicketBAI (aurrerantzean, TBAI) hiru foru-aldundien eta Eusko Jaurlaritzaren artean partekatutako proiektua da, eta zenbait betebehar legal eta tekniko ezartzea du helburu; hala, TBAI indarrean sartzen denetik aurrera, jarduera ekonomiko bat egiten duten pertsona fisiko eta juridiko guztiek fakturazio-software bat erabili beharko dute, argitaratzen diren baldintza teknikoak betetzen dituena.
Sistema berriari esker, foru-ogasunek zergadunen jarduera ekonomikoen diru-sarrerak kontrolatu ahal izango dituzte, eta, bereziki, azken kontsumitzaileei ondasunak edo zerbitzuak ematen dizkieten sektoreetako jarduerenak, neurri handi batean eskudirutan kobratuta. Era berean, informazio hori erabiliko da zergadunei zerga-betebeharrak betetzen laguntzeko.
Egitaraua:
• Lehen aldia: Zer den TicketBAI, noiz hasiko den betebeharrezkotasuna, nork erabili behar duen eta sistema berria abian jartzeko Foru Ogasunak prestatzen ari diren egutegia. Ezarpen-data berriak eta diru-laguntza jasotzeko atxiki beharreko programak. Bukatzeko, galderak egiteko aukera ere izango dugu.
• Bigarren zatia: Softwaren aldea konponduta ez duten kooperatiben kasuan, BILLIN enpresak egindako software bat erakutsiko dugu. BILLIN enpresarekin ELKARGI S.G.R. sozietateak merkaturatze-akordio bat lortu du GUUK enpresaren bidez.
• IZENA EMATEKO: ESTEKA honetan, otsailaren 5a baino lehen.
• Sartzeko esteka otsailaren 7an bertan bidaliko dugu.
.