AGROSMARTglobal proiektuak nekazaritzako elikagaiak Txinara esportatzeko baldintza berriak azaldu dituEuropako InterregSudoe programaren bidez finantzatutako proiektua da

Hilaren 16an, ostegunean, egin den onlineko saioan sakon aztertu dira Txinako Gobernuaren dekretu berriak, nekazaritzako elikagaien enpresei aplikatu beharrekoak (248 eta 249 zenbakiko dekretuak). Horiez gain, dekretu horiek ezartzen dituzten erregistro- eta deklarazio-prozedurak, etiketatze-arauak eta Txinara inportatzeko betebeharrak aztertu dira.

Karine Brück (Karine Brück aholkularitza-enpresako CEOa) arduratu da saioaz, non Txinara nekazaritzako elikagaiak bidaltzeko beharrezkoak diren agiri osagarriak eta ziurtagiriak ere aztertu baitira.

AGROSMARTglobal proiektua SUDOE eremuko —Frantzia, Espainia eta Portugal— nekazaritzako elikagaien sektoreko enpresen erakustokiak diseinatzen ari da, Txinako eta Estatu Batuetako merkatu digitaletan sartu ahal izateko. Honako hauek dira erakustoki horietarako aukeratu diren B2B plataformak: Importfood.net eta Putaojiu.com Txinarako, eta Rangeme.com eta Alibaba.com Estatu Batuetarako.

Era berean, doako aholkularitza-zerbitzua eskainiko zaie ETE-ei, nazioartekotze digitalaren esparruan.

AGROSMARTglobal dela eta

Europako proiektu bat da, InterregSudoe 2014-2020 programak ere finantzatua, Europaren hego-mendebaldeko ETE-en lehiakortasuna eta nazioartekotzea sustatzeko lehentasunezko ardatzaren baitan.

Proiektua 2019ko urriaren 1ean hasi eta 2023ko martxoaren 31n amaituko da, eta bazkide hauek ditu:

  • AGACA: Nekazaritzako Kooperatiben Galiziako Elkartea. Onuradun nagusia eta koordinatzailea.
  • Errioxako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganbera Ofiziala.
  • CACLM: Gaztela-Mantxako Nekazaritzako Elikagaien Kooperatibak.
  • KONFEKOOP: Euskadiko Nekazaritzako Elikagaien Kooperatiben Konfederazioa.
  • Amvos Worldwide Digital. Marketin digitaleko aholkularitza-enpresa.
  • Association des Régions Européennes des Produits d´Origine, AREPO, Frantzia.
  • CDF NA: Coop de France Nouvelle Aquitaine, Frantzia.
  • CCI Limoges et Haute Vienne: Chambre du Commerce et Industrie de Limoges.
  • UTAD: Universidade de Trás-os-montes e Alto Douro, Portugal.
  • CONFAGRI: Confederação Nacional das Cooperativas Agrícolas, Portugal.

 

Lagundu zaitzakegu?

Jarri gurekin harremanetan eta behar duzun guztian lagunduko zaitugu!