AGROSMARTglobalek nekazaritza-arloaren nazioartekotze digitala sustatzen duEuropako InterregSudoe programaren bidez finantzatutako proiektua da

Abenduaren 2an, prestakuntza-saio bat egin zen CONFAGRIren egoitzan, AGROSMARTglobal proiektuaren esparruan. Europako InterregSudoe programaren bidez finantzatutako proiektua da AGROSMARTglobal, eta helburu hau du: Espainiako, Frantziako eta Portugaleko nekazaritzako elikagaien sektorea nazioartekotzen laguntzea, Txinako eta Estatu Batuetako merkatuetara begira.

Prestakuntzaren arduraduna Nuno Bexiga izan zen, merkataritza elektronikoan eta nazioarteko merkatuetan kontsultorea eta aditua, Espainiako POLA NETWORK SL enpresan diharduena.

Prestakuntzak xede hau zuen: proiektuan parte hartzen duten Portugaleko erakunde bazkideetako —CONFAGRI eta UTAD— langileek nazioartekotze digitalaren arloan dituzten gaitasunak eta ezagutzak sendotzea, geroago laguntza teknikoa eman diezaieten nekazaritzako elikagaien sektoreko kooperatibei eta beste ETE batzuei, arlo horren inguruko erabakiak hartzeko.

AGROSMARTglobal proiektuak Importfood.net eta Putaojiu.com B2B plataforma birtualak aukeratu zituen Txinako merkatuan sartzeko, eta Rangeme.com eta Alibaba.com AEBko merkaturako.

Hurrengo urratsak

Erakundeentzako prestakuntza horren bigarren fasea CONFAGRIren ikaskuntza elektronikoko plataforman egingo da, abenduan.

2022ko urtarrilean zehar, doako onlineko prestakuntza emango du AGROSMARTek portugesez, interesaturik dauden nekazaritzako elikagaien sektoreko kooperatibentzat eta beste ETE batzuentzat. Gai horietan espezializatutako kontsultoreek emango dute prestakuntza, eta aurki irekiko da izena emateko epea.

AGROSMARTglobal dela eta

Europako proiektu bat da, InterregSudoe 2014-2020 programak ere finantzatua, Europaren hego-mendebaldeko ETE-en lehiakortasuna eta nazioartekotzea sustatzeko lehentasunezko ardatzaren baitan.

Proiektua 2019ko urriaren 1ean hasi eta 2023ko martxoaren 31n amaituko da, eta bazkide hauek ditu:

  • AGACA: Nekazaritzako Kooperatiben Galiziako Elkartea. Onuradun nagusia eta koordinatzailea.
  • Errioxako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganbera Ofiziala.
  • CACLM: Gaztela-Mantxako Nekazaritzako Elikagaien Kooperatibak.
  • KONFEKOOP: Euskadiko Nekazaritzako Elikagaien Kooperatiben Konfederazioa.
  • Amvos Worldwide Digital. Marketin digitaleko aholkularitza-enpresa.
  • Association des Régions Européennes des Produits d´Origine, AREPO, Frantzia.
  • CDF NA: Coop de France Nouvelle Aquitaine, Frantzia.
  • CCI Limoges et Haute Vienne: Chambre du Commerce et Industrie de Limoges.
  • UTAD: Universidade de Trás-os-montes e Alto Douro, Portugal.
  • CONFAGRI: Confederação Nacional das Cooperativas Agrícolas, Portugal.

 

 

Lagundu zaitzakegu?

Jarri gurekin harremanetan eta behar duzun guztian lagunduko zaitugu!