KONFEKOOPek Seulera eramango ditu euskal kooperatibismoaren egokitzapen- eta berrikuntza-esperientziakAbenduaren 1etik 3ra Kooperatiben Munduko Biltzarrean hartuko du parte, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluarekin eta Idoia Mendia bigarren lehendakariordearekin batera

KONFEKOOP– Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa Seulen egingo den Kooperatiben Munduko Biltzarrean aurkeztuko da ostegun honetan, abenduaren 2an, ehun herrialdetik gorako ordezkariek osaturiko audientzia baten aurrean. “Sakondu dezagun gure nortasun kooperatiboan” izenburupean, KONFEKOOPeko zuzendari Iñaki Nublak sektore arteko enpresa-multzoak garatutako lana azalduko du eta, horrez gain, euskal kooperatibismoaren egokitzapen- eta berrikuntza-esperientziak ezagutaraziko ditu.

Kooperatiben Munduko 33. Biltzarra Nazioarteko Kooperatiba Aliantzak antolatu du eta bihar, abenduak 1, hasi eta ostiralean, abenduak 3, amaituko da. Joan den urtean, hitzordua atzeratu egin behar izan zen pandemiagatik. Izan ere, mundu-mailako osasun-, ekonomia- eta gizarte-krisialdia eragiteaz gain, eraldaketa sakonak ekarri ditu esparru digitalean, soziosanitarioan eta energiaren eta ingurumenaren arloetan.

Euskal ordezkaritzak Idoia Mendia bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburua izango du buru, eta KONFEKOOP, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseilua (CSCE-EKGK), Mondragon Korporazioa eta hiru unibertsitateak izango dira bertan.

Testuinguru horretan, kooperatiba-ereduek eskaintzen dituzten lehiakortasun-abantailak aztertuko dira besteak beste, eta euskal esperientzia ezagutaraziko da. KONFEKOOPek erakundearen historiaren laburpena egingo du, joan den urteko abenduan sektore eta jarduera guztiak integratu ziren arte. Pandemiako pertsonekiko erantzun konprometituaren, egokitzeko gaitasunaren eta irudimenaren eta pragmatismoaren adibideak emango dira. “Adibide horiek argi eta garbi erakusten dute Euskadiko kooperatibismoa are gehiago indartu dela, bertako nortasun kooperatibo hertsiari esker”.

KONFEKOOPek “Krisialdiari sendotasunez aurre egiteko” saioan esku hartuko du. Bestalde, Patxi Olabarria CSCE-EKGK-ko lehendakariak bihar hartuko du parte, eta honako hau aztertuko du: “Gure nortasun kooperatiboa gobernu-elkarteen bidez”.

Lagundu zaitzakegu?

Jarri gurekin harremanetan eta behar duzun guztian lagunduko zaitugu!