KONFEKOOPen adierazpena indarkeria matxistaren aurka
- November 22, 2021
- Posted by: KONFEKOOP
- Category: Albisteak Konfekoop
“Euskadiko Kooperatibismotik bat egiten dugu azaroaren 25eko aldarrikapenarekin, eta irmoki diogu: EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIARI EZ. Funtsezkoa da, gure ustez, egiturazko indarkeria-mota hori ikusaraztea eta eragile instituzional, ekonomiko eta sozialen arteko lankidetza sustatzea. Hori guztia indarkeriaren biktima diren emakumeak gehiago eta hobeto babesteko eta gaitza desagerraraztea lortzeko.
Gizarte-eraldaketako eredu denez, kooperatibismoak emakumeak ahalduntzeko lanean jarraitu behar du, gure printzipioekin eta balioekin bat. KONFEKOOPek konpromiso horri eutsiko dio, benetan uste dugulako zenbat eta kooperatiba gehiago izan, orduan eta gehiago egingo dugula aurrera berdintasunean”.
ROSA LAVÍN, KONFEKOOP – Euskadiko Kooperatiben Konfederazioko presidentea