AGROSMARTglobal proiektuak nazioartekotze digitalari buruzko prestakuntza-jardunaldiak egin dituNekazaritzako elikagaien sektorea estrategia digitalak erabiliz Txinako eta Estatu Batuetako merkatuetan nazioartekotzea da helburua

Jardunaldiak Logroñon egin dira, eta AGROSMARTglobaleko bazkideek nazioartekotze digitalaren arloan dituzten eskumenak hobetzea izan dute xede, ondoren teknikari horiek beren inguruko nekazaritzako elikagaien sektoreko ETE-ak aholkatu ahal izateko. Europako Interreg Sudoe AGROSMARTglobal proiektuaren asmoa, beraz, hauxe da: Espainiako, Frantziako eta Portugalgo nekazaritzako elikagaien sektorea Txinara eta Estatu Batuetara zabaltzea, estrategia digitalak erabiliz.

Hauek izan dira hitzorduan: KONFEKOOP-Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa; Nekazaritzako Kooperatiben Galiziako Elkartea Kooperatiben Batasuna (ACAGA), AGROSMARTglobal proiektuaren buru den bazkidea; Gaztela-Mantxako Nekazaritzako Elikagaien Kooperatibak, CACLM Kooperatiben Batasuna; Amvos Worldwide Digital, eta Errioxako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganbera Ofiziala.

Lonesome Digital Advisory enpresako María del Rosario Sánchez López izan da hizlari, nazioarteko merkataritza elektronikoan (ecommercean) eta merkatu-plazetan (marketplacesetan) aditua.

AGROSMARTglobal proiektua SUDOE eremuko —Frantzia, Espainia eta Portugal— nekazaritzako elikagaien sektoreko enpresen erakustokiak diseinatzen ari da, Txinako eta Estatu Batuetako merkatu digitaletan sartu ahal izateko. Erakustoki horietarako aukeratu diren B2B plataformak Importfood.net eta Putaojiu.com dira Txinarako, eta Rangeme.com eta Alibaba.com Estatu Batuetarako.

 

AGROSMARTglobal Europako proiektu bat da, InterregSudoe 2014-2020 programak ere finantzatua, Europaren hego-mendebaldeko ETE-en lehiakortasuna eta nazioartekotzea sustatzeko lehentasunezko ardatzaren baitan.

Europako SUDOE eremuko hamar eskualde hauek hartzen ditu barne proiektuak: Galizia, Gaztela-Mantxa, Euskadi eta Errioxa; Akitania Berria, eta Portugal Iparraldea, Algarve, Erdialdea, Lisboa eta Alentejo.

Proiektua 2019ko urriaren 1ean hasi eta 2023ko martxoaren 31n amaituko da, eta bazkide hauek ditu:

  • AGACA: Nekazaritzako Kooperatiben Galiziako Elkartea. Onuradun nagusia eta koordinatzailea.
  • Errioxako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganbera Ofiziala.
  • CACLM: Gaztela-Mantxako Nekazaritzako Elikagaien Kooperatibak.
  • KONFEKOOP: Euskadiko Nekazaritzako Elikagaien Kooperatiben Konfederazioa.
  • Amvos Worldwide Digital. Marketin digitaleko aholkularitza-enpresa.
  • Association des Régions Européennes des Produits d´Origine, AREPO, Frantzia.
  • CDF NA: Coop de France Nouvelle Aquitaine, Frantzia.
  • CCI Limoges et Haute Vienne: Chambre du Commerce et Industrie de Limoges.
  • UTAD: Universidade de Trás-os-montes e Alto Douro, Portugal.
  • CONFAGRI: Confederação Nacional das Cooperativas Agrícolas, Portugal.
Lagundu zaitzakegu?

Jarri gurekin harremanetan eta behar duzun guztian lagunduko zaitugu!