Emakumeek zuzendaritza-postuetan egindako aurrerapena eztabaidagai “Emakumezkoen lidergoa eta kooperatibismoa” I. Kongresuak, MalaganRosa Lavín KONFEKOOPeko lehendakariak adierazi duenez, "gizartea eraldatzea xede duen eredua da kooperatibismoa, eta, beraz, oraindik asko du emateko berdintasunaren bidean"

Emakumeak diren aldetik beren lanbide-ibilbidean gainditu behar izan dituzten erronkak jarri dituzte mahai gainean kooperatibetako emakumezko enpresaburuek, bai eta, euren ustez, zuzendaritza-karguetan gero eta emakume gehiago egoteko eman beharreko urratsak ere.  “Emakumezkoen lidergoa eta kooperatibismoa” I. Kongresua azaroaren 11n eta 12an egin da, Malagan. Gonbidatuetako bat Rosa Lavín izan da, KONFEKOOPeko lehendakaria eta SSI Taldeko finantza-zuzendaria.

Laínek ziurtatu duenez, “kooperatibismoak protagonismo historikoa izan du berdintasunerako bidean, bere balio eta printzipioei esker”. Gogoratu du, halaber, Euskadin «emakumeak ahaldundu dituzten kooperatiba asko eta askotarikoak» ditugula, “kontziliazioa ezarri baitzuten artean hitz hori erabili ere egiten ez zenean”. Nolanahi ere, onartu du kooperatibismoak lanean jarraitu behar duela, emakumeak sektore guztietan ahalduntzeko, baita industrian ere; izan ere, gizartea eraldatzeko eredua da.

Emakumezkoen lidergoa izan dute hizpide kongresuko mahaian, eta azpimarratu dute lidergo horrek parte-hartzean oinarritutako erabakiak, elkarri entzutea eta komunikazioa sustatzen dituela. “Talde handiak eratzea: horixe da emakumeok gogoko dugun lidergoaren oinarria”, esan du Lavínek.

Hauek izan dira beste parte-hartzaile batzuk: Patrocinio Wals, adinekoei arreta ematea xede duten El Yate eta Novocare kooperatibetako lehendakaria; María Sánchez, Algaba de Ronda kultura-, hezkuntza- eta turismo-guneko zuzendari kudeatzailea, eta Carmen Perea, Andaluziako Emakume Enpresaburuen Elkarteko (Amecoop-eko) lehendakaria eta Advocare Abogados-eko bazkidea.

Lagundu zaitzakegu?

Jarri gurekin harremanetan eta behar duzun guztian lagunduko zaitugu!