FAECTAren biltzarrak Euskadiko kooperatibismoaren garrantzia nabarmendu duRosa Lavín KONFEKOOPeko presidenteak “Kooperatibak COVID osteko aroan” mahai-inguruan hartu zuen parte Sevillan
- November 3, 2021
- Posted by: KONFEKOOP
- Category: Albisteak Konfekoop
Rosa Lavín KONFEKOOPeko presidentea gonbidatu gisa joan zen duela egun batzuk Andaluziako Lan Kooperatiben Federazioak (FAECTAk) Sevillan egin zuen 25 años sumando contigo goiburuko biltzarrera. Lavínek “Kooperatibak COVID osteko aroan” mahai-inguruan hartu zuen parte. Euskadiko kooperatibismoaren berezitasunak izan ziren bere azalpenaren ardatza, eta, horrez gain, sektore eta jarduera guztiak KONFEKOOPen biltzeko prozesua azaldu zuen. “Integrazioa arrakastatsua izan da, eskuzabaltasunari, lankidetzari eta ikuspegi orokorrari esker. Gure muin kooperatiboa funtsezkoa izan da integrazio hori naturaltasunez gerta dadin”, azaldu zuen.
Kooperatibismoak COVID osteko aroan duen zereginari dagokionez, Lavínek hauxe esan zuen: “kooperatibak funtsezko eragileak gara susperraldian, gure idiosinkrasia dela eta”. Ondoren, laguntza handiagoa eskatu zuen; izan ere, “kooperatibei laguntzeak garapen ekonomiko eta sozial handiagoa ekarriko du”.
KONFEKOOPeko presidenteak Euskadiko kooperatibismoaren enpresa-izaera nabarmendu zuen bere esku-hartzean, baita gure kooperatibek, Mondragon Taldea buru dutela, nazioartean duten proiekzioa ere.
Rosa Lavín KONFEKOOPeko presidentearekin batera, hauek izan ziren mahai-inguruan: Luis Miguel Jurado, FAECTAko eta COCETAko (Lan Elkartuko Kooperatiben Espainiako Konfederazioko) lehendakaria; Maravillas Espín, Lan eta Gizarte Ekonomiako Ministerioko Lan Autonomo, Gizarte Ekonomia eta Enpresen Gizarte Erantzukizuneko zuzendari nagusia, eta Susana Romero Román, Andaluziako Juntako Enplegu, Prestakuntza eta Lan Autonomoko Kontseilaritzako Lan Autonomo eta Gizarte Ekonomiako zuzendari nagusia.