COVIDaren aurkako neurriak EAEko nekazaritzako sasoikako lan-jardueretan2021eko Euskadi-Preben Estrategiak eguneratu egin ditu nekazaritza kanpainetako langileek bete beharreko protokoloak

Euskal Autonomia Erkidegoak eguneratu egin ditu Euskadiko Nekazaritzako Sasoikako Lan Jardueretan COVID-19a Geldiarazteko Jarduera Protokoloak. Sasoikako lanaren inguruan osasun-berme guztiak eskaintzea da horren helburua. Neurri horien barnean, hainbat etapa daude: sasoiko langileen beharrak zehaztea, garraioa bermatzea, langileei ostatu ematea eta langileek beren zereginak gauzatzea. Langileen jatorria eta kontratazio-bidea (jatorrian, adostasunez edo ustiategian bertan egindakoa) edozein izanda ere bermatuko da hori guztia.

Dokumentua EuskadiPreben2025 Estrategia (Segurtasuneko eta Osasuneko Estrategia Sektoriala Elikagaien eta Zuraren Balio Katean) delakoaren esparruan prestatu da. Estrategia horretan, Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek hartzen dute parte, Euskadiko sasoikako lan-jardueran inplikatuta dauden sektorearekin eta erakundeekin batera —tartean da KONFEKOOPen Lan Arriskuen Prebentzio Zerbitzu Mankomunatua—.

Pandemiaren gaur egungo egoera dela eta, ahalegin berezia egiten jarraitu beharra dago bai langileen ostatu- eta lan-baldintzak bermatzeko, bai COVID-19aren aurkako prebentzioa eta babesa bermatzeko. Helburu horrekin prestatu da dokumentu hau, non eguneratuta eskaintzen diren eskura dauzkagun laguntza-baliabideak eta dibulgazio-materialak, hala nola kartelak, langileentzako eta enpresa kontratatzaileentzako liburuxkak, eta bideo hau bera.

Hemen jaitsi dezakezu dokumentu osoa.

Lagundu zaitzakegu?

Jarri gurekin harremanetan eta behar duzun guztian lagunduko zaitugu!