Konfekoop Batzar NagusiaKONFEKOOP aterki beraren azpian kooperatibismoa integratu ondorengo lehen hitzordua da
- May 19, 2021
- Posted by: KONFEKOOP
- Category: Albisteak Konfekoop
Maiatzaren 26an KONFEKOOPen Batzar Orokorra ospatuko dugu Arabako Parke Teknologikoan. Kooperatibismoa aterki bakar batean, KONFEKOOPen, egingo den lehen hitzordua. KONFEKOOP berrituak sektore eta jarduera guztiak biltzen ditu: irakaskuntza, kontsumoa, kreditua, nekazaritzako elikagaiak, garraiolariak eta etxebizitzak… Honek indar handiagoa ematen digu, eta aukera ematen digu lanean jarraitzeko eta kooperatiba gehiago eta hobeak, sortzeko.
Batzar Orokorraren ondoren, David Cano AFI Inversiones Globales enpresako zuzendari nagusiak hitzaldia egingo du, COVID-19aren ondorengo munduko ekonomiaren eraldaketak. Nola eragin die euskal enpresei? izenburupean.