Elkar-Lan ekintzailetza kooperatiboko unitatea aurkeztu zaio LanbideriGloria Múgica Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendariarekin batera Elena Pérez Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuordea eta Jokin Diaz Gizarte Ekonomiaren zuzendaria izan ziren bileran
- May 7, 2021
- Posted by: KONFEKOOP
- Category: Albisteak Konfekoop
Martxoaren 10ean, bilera bat egin zuten Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak eta Euskal Enplegu Zerbitzuak, Gloria Múgica Lanbideko zuzendariari Elkar-Lan ekintzailetza kooperatiboko unitatea aurkezteko helburuz. Gloria Múgicaz gain, Elena Pérez Barredo Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuordea eta Jokin Diaz Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiaren zuzendaria ere egon ziren bertan.
Rosa Lavín lehendakariak eta Euskadiko Kooperatiben Konfederazioko zuzendari Iñaki Nublak ordezkatu zuten KONFEKOOP. Biek hartu zuten parte, Javier Sanz Elkar-Laneko zuzendariarekin batera, Enpresa-ekimen Kooperatiboen Behatokiaren XV. Txostenaren aurkezpenean. Elkar-Lanek, Kooperatibak Sustatzeko Elkarteak, 123 kooperatiba-enpresa sortzen lagundu zuen 2019an Euskadin. Horiek 500 enplegu sortu zituzten.
Elkar-Lanen helburua da kooperatiba-enpresak sustatzea eta, ondorioz, enplegu kooperatiboa sortzea eta garapen ekonomiko eta soziala bultzatzea. Ematen dituen zerbitzuen artean daude honako hauek: orientazioa eta aholkularitza; proiektuen bideragarritasunaren analisia; prestakuntza kooperatiboa; arreta pertsonalizatua eta profesionala; laguntzei eta diru-laguntzei buruzko informazioa; kooperatibak sortzeko laguntza, eta proiektuen tutoretza eta jarraipena lehendabiziko urtean.
Ekintzailetza kooperatiboko unitate hori partaidetzapekoa da; Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseilua (CSCE-EKGK) eta Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa (KONFEKOOP) dira bazkide sortzaileak.