20 talde sailkatu dira Mondragon City Challengeko bigarren faserakoEkintzailetza Kooperatiboko Nazioarteko Txapelketan 279 ikaslek hartu dute parte, mundu osoko zazpi herrialdetatik etorriak

Dagoeneko ezagutzen ditugu Mondragon City Challengeko bigarren faserako sailkatutako 20 taldeak. Bere lehen edizioan, Ekintzailetza Kooperatiboko Nazioarteko Txapelketak 279 ikasle izan ditu, 7 herrialdetakoak (Hego Korea, Estatu Batuak, Txile, Kolonbia, Mexiko, Zimbabwe eta Espainia).

Aukeraketa-prozesu zail baten ondoren, epaimahai teknikoak erabaki du zer taldek izango duten proiektua garatzeko aukera. Fase horretan, ASEkoop-eko (KONFEKOOPeko senior taldea) eta Arizmendiarrietaren Lagunen Elkarteko tutoreen aholkularitza eta laguntza izango dute.

16tik 18 urtera bitarteko kategorian, honako talde hauek aukeratu dira: Reimplast (Bizkaia), AG4 (Gipuzkoa), H2elios (Araba), Move&Go. Team (Valentzia), EKM.S.Koop (Gipuzkoa), Sleeptile (Bizkaia), OITR -Original idea To Recycle (Gipuzkoa), Izaera Humanistikoa (Gipuzkoa), Neluai (Gipuzkoa) eta Worcester Youth Cooperatives (AEB).

Hauek dira 19tik 24 urtera bitarteko kategorian aukeratutako 10 proiektuak: Aretxabaleta Electric Mobility (Gipuzkoa), M&M (Madril), Look (Gipuzkoa eta Araba), Manfala (Gipuzkoa eta Araba), Hacksa (Gipuzkoa eta Araba), Jann (Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba), Innogusi (Bizkaia), TransdigitalCoop (Kolonbia), Legacyk (AEB eta Nafarroa) eta Astrocoop (Txile).

Arrasateko Udalak, Eusko Jaurlaritzak, Mondragon Korporazioak, Mondragon Unibertsitateak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak eta KONFEKOOPek sustatzen duten ekimenaren helburua hau da: Kooperatiba-balioak elkarlaneko enpresa-proiektu baten bidez transmititzea.

Lagundu zaitzakegu?

Jarri gurekin harremanetan eta behar duzun guztian lagunduko zaitugu!