ARTZUERGO ESTRATEGIKOA – EUSKADIKO ESKUALDEKO FOROA

Urriaren 2an, LANBIDE – Euskal Enplegu Zerbitzuak eta Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak antolatutako MERKALAN Enplegu Azokan, EGES – Euskal Herriko Gizarte Ekonomiaren Sareko erakundeek beren lana eta Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioak Euskadin eskaintzen dituen enplegu aukerak ezagutarazteko aukera izan zuten MERKALANen Txoko Visión gunean, Euskadiko Eskualdeko Foroa garatu zen tokian.

KONFEKOOPek mugaz gaindiko lankidetzaren ikuspegia eta NAEN Euroeskualdeak, Akitania Berriak, Euskadik eta Nafarroak identifika ditzaketen aukerak gehitzeko aprobetxatu zuen, parte-hartzea sustatzeko eta enpleguaren arloan hobetzeko eta berritzeko ekimenak bultzatzeko euroeskualdeko espazioan.

Horregatik, PE ETESS Partzuergo Estrategikoaren, hau da, Ekonomia Sozial eta Solidarioko Mugaz Gaindiko Espazioaren bidez, egindako lana eta Euroeskualdearen garapen jasangarriari egiten dion ekarpena indartzeko ematen ari diren urratsak aurkeztu ziren.

Era berean, MERKALANera hurbildu ziren pertsonek Euroeskualdearen lana ezagutu ahal izan zuten, bertan stand bat jarri baitzuten.

Azokako jardueren barruan, bertaratutako guztiek kooperatiben mundutik eta Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidariotik eskaintzen diren prestakuntza eta enplegu aukerak ezagutu ahal izan zituzten, baita jolasen bidez talde-ekintzailetza eta Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioaren inguruko kontzeptuak ezagutzeko jardueretan parte hartu ere.

ETESS Partzuergo Estrategikoa

Partzuergo Estrategikoaren helburu nagusia Euroeskualdea Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioko Mugaz Gaindiko Espazio gisa eraikitzea da, hau da, mugaz gaindiko lurraldearen eta Euroeskualdearen eraldaketa ekonomiko eta sozialean laguntzea, lankidetza eta Ekonomia Sozialaren bidez, Euroeskualdeko Ekonomia Sozialaren ekosistemaren lankidetza mekanismo iraunkor gisa.

Partzuergo Estrategikoa lan prozesu iraunkor batean oinarritzen da, eta horrek honako hauek ahalbidetzen ditu:

  • Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioko Euroeskualdeko Estrategia diseinatzea eta garatzea.
  • NAEN Euroeskualdeko Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioko ekosistema bat sortzea, Euroeskualdeko aktoreak, enpresak eta erakundeak integratuko dituena.
  • Ekonomia Sozialaren ikusgarritasuna indartzea, garapen jasangarriaren eredu gisa, eraldaketa soziala bultzatzeko bokazioarekin, eta Euroeskualde erreferente gisa kokatzea.

Gainera, helburuen artean daude:

  • Lurraldeko Ekonomia Sozialeko enpresen arteko elkarlana dinamizatzea eta unibertsitateekin berrikuntza soziala bultzatzea, proiektu kolaboratiboak eta tokiko garapen prozesuak sustatzeko.
  • Euroeskualdeko Ekonomia Sozialaren ekosistemaren lankidetza iraunkorrerako Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioko Mugaz Gaindiko Erakunde bat sortzea.

Partzuergo Estrategikoa Akitania Berria – Euskadi – Nafarroa Euroeskualdeak finantzatzen du.

Bideoa ikusi. V Feria de empleo Merkalan (youtube.com)