- December 5, 2023
- Posted by: KONFEKOOP
- Category: Albisteak Konfekoop
Pablo Durana, KONFEKOOPeko Nekazaritza eta Elikagaigintza Sektoreko koordinatzailea, eta Maite Corres konfederazioko teknikaria, Zamoran izan ziren azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean, URCACYLen (Gaztela eta Leongo Nekazaritzako Elikagaien Kooperatiben Eskualde Batasuna) Kooperatibismoaren VI. Biltzarrean.
Biltzarra sektoreko eragileen arteko topaketa eta ezagutza elkartrukerako gunea izan zen, enpresa kooperatiboen egungo eta etorkizuneko erronka eta aukerei heltzeko aukera eskainiz.
Funtsezko gaiak jorratu ziren bertan, hala nola gizarte-erantzukizuna, digitalizazioa, merkaturatzearen hobekuntza edota elikatze-katearen oraina eta etorkizuna. Gainera, kooperatibismoaren erronkak aztertu ziren eta ahotsa eman zitzaien gazte kooperatibistei eta kooperatibetan lan egiten duten talde teknikoen, hauen iritzia ezagutzeko.