Bisita teknikoa Andaluziako nekazaritzako elikagaien kooperatibismora

KONFEKOOP Nekazaritzako eta Elikagaigintzako Kooperatiben Sektore Elkarteak bisita tekniko bat egin du Andaluziako nekazaritzako elikagaien kooperatiba berritzaileetara irailaren 3tik 9ra.
Bisitaren helburuak honako hauek izan dira: enpresa-ezagutza garrantzitsuetan sakontzea kooperatiben funtzionamendua hobetzeko, hausnarketa estrategikoa partekatzea, komunikazioa areagotzea eta parte-hartzea sustatzea; baita gazteak eta emakumeak gobernantza kooperatiboan sartzea sustatzea ere.
Bidaia teknikoari esker, parte-hartzaileek Andaluziako nekazaritzako elikagaien kooperatibismoaren adibide nabarmenak ezagutu ahal izan dituzte, haien profesionalizazioa, ekoizpen-bolumena eta iraunkortasunaren ikuspegia nabarmenduz. Belaunaldi-erreleboaren garrantzia azpimarratu da, eta eredu kooperatiboa elikagaiak modu iraunkor eta errentagarrian ekoizteko egitura sendo gisa onartu da.
Bidaian zehar eskualdean nabarmentzen diren hainbat nekazaritzako elikagaien kooperatiba bisitatu ziren, hala nola DCOOP, SAT TROPS, AGROSEVILLA, La Unión de Montilla, COVAP, San Isidro de Loja, Santiago Apostol, “Los Pastoreros” bezala ezagunagoa eta La Palma en Carchuna.



Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.