Rosa Lavín, Patxi Olabarria eta Iñaki Nubla Araba Euskarazen egon ziren

Goizeko lehen orduetan eguraldiak gehiegi lagundu ez arren, milaka euskaltzale bildu zituen Araba Euskarazek ekainaren 11n Olarizuko parkean. Bertan egon ziren Rosa Lavin KONFEKOOPeko presidentea, Patxi Olabarria KONFEKOOP-Irakaskuntzako koordinatzailea eta Iñaki Nubla, federazioko zuzendari nagusia.

Arabako zortzi ikastolen artean antolatu dute jaia, auzolanean. Aurten, bildutako dirua Aguraingo Lautada ikastolarentzat izango da. “Kalitatezko hezkuntza euskalduna eskaintzen duen irakasle talde profesional eta konprometituarekin, guraso kooperatibisten ahaleginari bultzada emateko. Agurain euskaldun bat amesten dugu, Lautada euskaldun batean, Euskal Herri euskaldun batean eta amets hori egia bihurtzeko ekinean dihardugu”- adierazi zuen Unai Mendizabalek, Araba Euskaraz Kultur Elkarteko lehendakariak.



Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.