- November 3, 2022
- Posted by: KONFEKOOP
- Category: Albisteak Konfekoop
Joan den ostegunean, urriaren 27an, Rosa Lavin eta Iñaki Nubla, Konfekoopeko presidentea eta zuzendaria, hurrenez hurren, I+Med kooperatiban izan ziren, Miñaoko (Araba) Parke Teknologikoan dagoen zientzialari kooperatiban.
Konfederazioko ordezkariek berrikuntzaren eta garapenaren arloan proiektu handiak garatzen ari diren enpresa kooperatiboei laguntzeko jardueretan parte hartu zuen bisitak. I+Meden kasuan, gaur egun askapen kontrolatuko nanohidrogelak garatzen dituzte, munduan bakarra den produktua, besteak beste.
Bestalde, Lavin eta Nubla Fagor Automotionen lantaldearekin bildu ziren urriaren 28an, ostirala, enpresa horrek bere ekoizpen sistemetan txertatu dituen berrikuntzak bertatik bertara ezagutzeko.
Fagor Automotionek makina-erremintaren sektorean jarri du arreta, munduko liderretako bat baita. Gainera, bere sare komertzial eta tekniko zabala 50 herrialde baino gehiagotan banatuta dago, ordezkaritza propioen eta banatzaileen bidez.
Mondragon Korporazioko enpresa kooperatibo hau softwarea garatzeko duen gaitasunagatik eta bere sistema produktiboak irtenbide pertsonalizatuak eskaintzeko duen malgutasunagatik bereizten da, bezeroen beharren arabera.